Zeharkako kurtsoak
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
Hautazkoa
12
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Hautazkoa
10
Helburua informazioa eta prestakuntza eskaintzea da, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek ikerketa historikoan dituzten aukerei buruz, honako alderdi hauei dagokienez: informazioaren ediziorako eta hedapenerako baliabideak; multimedia produktuak; Interneteko bilatzaileen erabilera eta erabilgarritasuna; liburutegi digitalak; artxibo, liburutegi eta museoetako on-line katalogoak; irudiaren tratamendu digitala; erreferentzia bibliografikoen kudeaketa automatizatua (Endnote, REFWORKS, etab.).
Mintegia amaitzean, doktoregaiak komunikazio eta informazioaren teknologia berrien baliabideak trebetasunez erabiltzeko gai izan behar du; batik bat, bere doktoregoko ikerketarako beharrezkoak diren iturriak (lehen eta bigarren mailakoak) bilatzeko eta kudeatzeko sistemei lotutakoak.
Bertaratzearen gaineko kontrola egingo da, eta ikasleek ariketak aurkeztu beharko dituzte, mintegiko arduradunak ebalua ditzaten.
Hautazkoa
40
Helburua da doktoregaiak estatuko eta nazioarteko eztabaida zientifikoetan parte hartzea, bere ikerketa gaiarekin zerikusia duen ekarpen original baten bidez.
Doktoregaiak bere ikergaiari buruzko lan pertsonal eta original bat (komunikazioa edo txostena) aurkezteko, argudiatzeko eta defendatzeko gai izan behar du, ingurune espezializatu batean.
Biltzarrera joan izanaren ziurtagiria aurkeztuko da, eta, halakorik izan bada, dagokion aktetan komunikazio edo txostenaren argitalpenaren ziurtagiria.
Hautazkoa
20
Doktorego programako (edo estatuko edo nazioarteko beste doktorego programa batzuetako) ikertaldeek antolatzen dituzten mintegietan parte hartzea, irakasle eta ikertzaile gonbidatuen parte-hartzeaz, joera historiografiko berriekin (historian, artearen historian edo arkeologian), antzeko gizarte zientziekin (antropologia, soziologia, zuzenbidea, zientzia politikoa, ekonomia, geografia) eta horiek ikerketa eta analisi historikoan duten aplikazioarekin erlazionatuta dauden gai metodologiko eta kontzeptualei buruz.
Historiaren eta, hala behar izanez gero, antzeko gizarte zientzien metodologia eta aparatu kontzeptuak eta teorikoa. Gaitasunak eskuratzea, lan hipotesi propioak adierazteko eta doktorego ikerlanari aplikatutako estrategia metodologikoak hautatzeko.
Doktoregaiak mintegi bakoitzari dagokion bertaratze ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta idatzizko txosten bat, non modu argian zehaztuko den edukiak barneratu dituela eta mintegian aurkeztutako proposamenen azterketa kritikoa egiteko gai dela.
Hautazkoa
12
Doktorego tesia ikaskuntza jardueratzat hartzen da, ikertzeko eta jakintza zientifikoak transmititzeko trebetasunak eskuratzeko baliabidetzat. Honako hauek bezalako alderdiak aztertzen dira: gaia hautatzea eta hipotesiak formulatzea; iturriak bilatzea, hautatzea eta tratatzea; materialak antolatzea; egitura eta argudiaketa; idazketari lotutako alderdiak; tesia defendatzea eta emaitzak argitaratzea.
Mintegi honen xedea da doktoregaiak oinarrizko ezagutza praktikoak eskuratzea, doktorego tesia arrakastaz prestatzeko eta idazteko.
Parte-hartzea kontrolatzeaz gainera, ikastaroa gidatzeko ardura duen irakasleak ebaluatuko du ikasle bakoitzak aurkeztutako doktorego tesiaren proiektuaren laburpena. Denbora partzialera dauden ikasleek, zati teorikoaren saioetara joan ordez, idatzizko lan bat aurkez dezakete, mintegiko arduradunak adierazitako bibliografiari buruz.
Hautazkoa
480
Doktorego aurreko prestakuntza nazioarteko unibertsitate eta ikerguneetan, ikerketagai diren arazoen inguruan.
Doktoregaiak bere lana aurkezteko, argudiatzeko eta defendatzeko gai izan behar du, ingurune espezializatu batean.
Dagokion unibertsitate edo ikergunearen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Horrekin batera aurkeztuko dira irakasle edo ikertzaile nagusiak egindako doktoregaiaren aprobetxamendu txosten bat eta doktoregaiak egonaldian izandako emaitzen azken memoria laburra.