Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

MARTIN GONZALEZ, JOSE LUIS

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: MARTIN GONZALEZ, JOSE LUIS
Bokala: ARAMENDI ECENARRO, ELISABETE
Bokala: LAZARO ARROTEGUI, JESUS
Bokala: RODRIGUEZ CUESTA, MARIA VELIA
Bokala: RUIZ DE GAUNA GUTIERREZ, SOFIA
Bokala: UNZILLA GALAN, JUAN JOSE
Bokala: ZUBIA ZABALLA, JOSEBA ANDONI

Baliabide materialak

Ikertaldeek eremu egokiak dituzte doktoregoko ikasleen lana burutzeko, ikerkuntzarako laborategiekin eta zein bere sailaren esparruekin batera. Honez gainera, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, bertan baitute egoitza sail biek eta ikerkuntzarako institutuak, ikasgela eta mintegi egokiak dituzte doktorego programan aurreikusitako jarduera guztiak garatu ahal izateko.
Ondoko ikerkuntza laborategi hauek dira erabilgarri: - Elektronika aplikaturako ikertaldearen (APERT) ikerkuntza laborategia, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan kokatutakoa, ikertaldearen ikerketa ildoak garatzeko bitarteko egokiak dauzkana: Potentzia Elektronika eta Systems-on-Programmable-Chips. - Teknologia Mikroelektronikoko Institutuak (TiM) 200 metro koadroko Areto Zuria du Bilboko Ingeniaritza Eskolan, bertan dituela hutsa, presiozko airea, gasen hornidura, ur desionizatua eta hondakinen neutralizaziorako zerbitzuak. Linea hezerako, serigrafiarako, litografiarako, difusiorako, hutsean uzteko eta gailuak neurtzeko gelak ditu. Gainera, biblioteka eta ordenagailu gela ere baditu. - Seinale eta Komunikazioen Taldearen Ikerketa Laborategia (GSC), 90 m2-koa, Bilboko Ingeniaritza Eskolan kokatua. Hiru eremutan banatuta dago: bilera gela, graduko eta masterreko ikasleentzako laborategia eta doktoratu aurreko bekadunentzako eta ikertzaileentzako gela independentea. GSCk garatutako ikerketa lerroa da seinale biomediko eta elektrikoen prozesatze digitala. - Ikerketa eta Ingeniaritza Telematikoa (I2T) ikertaldearen ikerketa laborategia, behar bezala hornitua Ingeniaritza Telematikoak bere horretan dituen ildo espezifikoetan ikertzeko. - Komunikazio Optikoen Laborategia, 200 m2-koa, Bilboko Ingeniaritza Eskolan kokatua. Komunikazioetan, sentsoreetan, oinarrizko fotonikan eta optika kuantikoan aplikatzeko ekipamendua du, infragorri hurbil zein ikusgaian. Gainera, plastikozko zuntz optikoa fabrikatzeko dorre bat du (40 m2). - Bioengineering and Resuscitation (BioRes) ikertaldearen laborategiak ikerketarako bi gune ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Laborategiek baliabideak eta ekipamendua dituzte seinale biomedikoen prozesamendu aurreraturako eta adimen artifizialeko teknikak aplikatzeko. Barne ditu seinale fisiologikoak eskuratzeko eta monitorizatzeko hainbat sistema, bai eta kalkulatzeko eta biltegiratzeko gaitasun handia duten bi lan estazio ere, bioseinaleen biltegi handiak tratatzera bideratuak.
Unibertsitateetako biblioteka nagusiez gain, bertan milioi bat inguru liburu eta 17.000 aldizkaritatik gorako harpidetzak dituztelarik, Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan ere biblioteka dago irakaskuntza eta ikerkuntza jarduera burutzeko. Doktorego ikasleek bertan kontsultatu edo maileguan jaso ditzakete unibertsitateetan erabilgarri den edozein liburu edo aldizkarietako artikuluak eskatu, unibertsitatearen web guneak baliatuz. Ikertaldeek ere biblioteka txikiagoak dituzte zeinek bere ikerketa ildoetan ohikoago erabilitako aldizkariak eta azken urteetako kongresu eta doktorego tesietako akten bilduma zabala bertan izanik.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • ESTIA
  • Ingeteam Power Technology S.A., U.P. Technology
  • Tecnalia

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • Centro de Tecnologías Aeronáuticas
  • Federal Institute for Materials Research and Testing, Berlin
  • Fundación Tecnalia Research & Innovation
  • Institut français des sciences et technologies des transports
  • Kantabriako Unibertsitatea
  • Katholieke Universiteit Leuven
  • Keio University, Tokyo
  • Lund University / Lunds Universitet
  • Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea
  • Osatu, S.Coop.
  • Politecnico di Torino
  • Polymer Optical Fiber Application Center, Nürnberg
  • Seconda Università degli Studi di Napoli
  • System-on-Chip engineering
  • TECHNISCHE UNIVERSITAET ILMENAU
  • Télécom Bretagne
  • UNIVERSITY OF THE WEST OF ENGLAND, BRISTOL
  • Universiteit van Amsterdam
  • University of North London
  • University of Stavanger
  • University of Strathclyde
  • University of Sydney
  • University of Washington, Seattle
  • Università degli studi di Milano
  • Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
  • Zaragozako Unibertsitatea
  • École Superieure des Technologies Industrielles Avancées-ESTIA