Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Integrazioaren Ekonomia Doktoretza programan onartua izateko, ez da derrigorrezko titulazio zehatzik izan behar. Dena den, programan sartzeko bi perfil mota ezartzen dira:
- Lehengo perfila: lizentziatura-gradu edo master bat izatea ekonomia eta enpresa esparruan edo hauen antzekoak diren esparruetan (zientzia politikoak, zuzenbidea, soziologia edo matematikak), ekonomian interesatuak eta jakintza minimo batzuk izanda.
- Bigarren perfila: aurreko perfilean aipatzen ez diren ikasketak izatea. Doktoretza programaren Batzorde Akademikoak ezarriko ditu bigarren perfila duten ikasleek bete beharreko heziketa-osagarriak.
Doktoretza programan sartu nahi duten ikasleek gaitasun batzuk (informazio garrantzitsua lortu eta prozesatzeko gaitasuna, ikerketa berritzailen proiektuak garatzeko gaitasuna, lan-taldean aritzeko gaitasuna, kritikoki aztertzeko gaitasuna,¿ ) eta ekonomiako ezagutza batzuk izan behar dituzte. Izan ere, gai izan behar baitira ekonomiaren arloan doktorego-tesi batek behar duen ikerketa lana aurrera eramateko.
Ikasleek ingelerako gutxieneko maila bat izan behar dute (B1).
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.
Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.