XSLaren edukia

Ekuazio Diferentzialak eta Zenbakizko Metodoak

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Biomedical Engineering Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

RAG5 Graduatuak matematikari buruzko kontzeptuak eta metodoak identifikatu ahal izango ditu, ingeniaritzaren esparruan aplikatzeko.



RAT1 Graduatua gai izango da problemak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez eta arrazoibide kritikoz ebazteko.



G003 Oinarrizko eta teknologiako gaiak ezagutzea, metodo eta teoria berriak ikasteko gaitzen dituztenak eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna ematen dietenak.



T001 Problemak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez eta arrazoibide kritikoz ebazteko gaitasuna, betiere irisgarritasun unibertsalaren eta pertsona guztientzako diseinuaren printzipioak errespetatuz.



M01FB01 Ingeniaritzan plantea daitezkeen problema matematikoak ebazteko gaitasuna. Honako hauei buruzko ezagutzak aplikatzeko gaitasuna: aljebra lineala; geometria diferentziala; kalkulu diferentziala eta integrala; ekuazio diferentzialak eta deribatu partzialak; zenbakizko metodoak; zenbakizko algoritmika; estatistika eta optimizazioa.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

0. KAPITULUA: Zenbakizko metodoetara sarrera



1. KAPITULUA: Ekuazio ez-linealetarako eta sistema linealetarako zenbakizko metodoak



2. KAPITULUA: Lehen ordenako ekuazio diferentzial arruntak: ebazpen anatiliko eta zenbakizkoa



3. KAPITULUA: Lehen ordenako ekuazio diferentzial linealen sistemak



4. KAPITULUA: Goi-mordanko ekuazio diferentzial linealak



5. KAPITULUA: Laplaceren transformatua



6. KAPITULUA: Fourier-en transformatua



7. KAPITULUA: Interpolazioa, integrazioa eta funtzioen hurbilketa

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleak modulu honetan eskuratu behar dituen gaitasunak saio teorikoetan eta informatikako laborategiko saioetan egindako jardueren bidez lortuko dira.



Saio magistraletan kontzeptu teorikoak landuko dira eta ariketa batzuk ebatzi eta beste batzuk proposatuko dira ikasleek ebazteko.



Informatikako laborategiko saioetan, ikasleek software matematiko bat (Matlab) erabiliko dute eskola magistraletan garatutako problemak ebazteko.



Ikasleek ikasgela birtualaren (eGela) bidez eskura ditzakete ikastaroko materialak.



Tutoretza orduetan ikasleen ikaskuntzaren jarraipen pertsonalagoa egin ahalko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Kurtsoaren hasieran, ikasle guztiak ebaluazio sistema jarraituan daude.

Ebaluazio hori honako hauek osatuko dute:



-Lehenengo idatzizko proba (0., 1., 2. eta 3. kapituluak), kapitulu horiek amaitu ondoren egingo da proba: %40.

-Bigarren idatzizko proba (4., 5., 6. eta 7. kapituluak), ofizialki ohiko deialdian ezarritako egunean egingo da: %40.

-Ordenagailu-laborategietako probak: %20. Ordenagailu-laborategi saioetan egingo dira.



Horrela, azken nota honako hau izango da:



0.40*lehenengo idatzizko probaren nota + 0.4*bigarren idatzizko probaren nota + 0.20*ordenagailu-laborategien nota



Proba edo test bat egin ez izanak, zero nota ekarriko du proba horretan.



IKASGAIA GAINDITZEKO BALDINTZAK:



Ikasgaia gainditzeko, azken nota 10etik 5 baino altuagoa edo berdina izan behar da eta, aldi berean, honako baldintzak bete behar dira:



-Idatzizko proben bataz-besteko ponderatua 10etik 4 baino altuagoa edo berdina izan behar da.

-Ordenagailu-laborategietako nota 10etik 3,5 baino altuagoa edo berdina izan behar da.



Azken nota 5 baino altuagoa edo berdina duten ikasleek, baina aurreko baldintzaren bat bete ez badute, 4,9 SUSPENTSO nota izango dute.



OHARRAK



1. EBALUAZIOA JARRAITUARI UKO EGITEA



Ikasleek azken ebaluazio sisteman parte hartzea erabaki dezakete. Horretarako, ikasleek ebaluazio jarraituari uko egiten diotela adieazi behar diote irakasleari idatziz. Ebualuazio jarrituari uko egiteko epea ikasturtea hasi 9. astean amaituko da, beti ere Eskolako egutegiari jaramon eginez.



Kasu horretan, azterketa ohiko deialdirako ezarritako datan burutuko da eta bi zati izango ditu: idatzizko zatia eta ordenagailu zatia. Notak honela kalkulatuko dira:



-Idatzizko zatia: 80%. Proba honetan teorian ikasitako ebaluatuko da.

-Ordenagailu-laborategien proba (ikasturtean zehar egindako praktika guztiak): 20%



Ikasgaia gainditzeko, azken nota 10etik 5 baino altuagoa edo berdina izan behar da eta, aldi berean, honako baldintzak bete behar dira:



-Idatzizko proben nota 10etik 4 baino altuagoa edo berdina izan behar da.

-Ordenagailu-laborategietako nota 10etik 3,5 baino altuagoa edo berdina izan behar da.



Azken nota 5 baino altuagoa edo berdina duten ikasleek, baina aurreko baldintzaren bat bete ez badute, 4,9 SUSPENTSO nota izango dute.



2. DEIALDIARI UKO EGITEA.



Ohiko deialdiko egun ofizialean azterketara ez joateak dagokion deialdiari automatikoki uko egitea ekarriko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

EGelan eskuragarri dauden material teoriko eta praktiko guztia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- "Ecuaciones Diferenciales con aplicaciones y notas históricas". F. SIMMONS, Ed McGraw-Hill, 1993.



- "Fundamentos de Ecuaciones Diferenciales". R.K. NAGLE y E.B. SAFF. - Ed Addison-Wesley iberoamericana, 1992.



- "Ecuaciones Diferenciales y Problemas de valores en la frontera". W.E. BOYCE y R.C. DIPRIMA. Ed Limusa, 1991.



- "Análisis Numérico" 7ª ed. Burden, Richard L. & Faires, J. Douglas International Thomson. 2002.



- "Variable compleja y aplicaciones" Churchill y Brown - McGraw-Hill - 1993



- "MATLAB: Una introducción con ejemplos prácticos".A.Gilat, Ed. Reverté, Barcelona 2006.



- "MATLAB: An Introduction with Applications". A.Gilat, Ed. John Wiley & Sons, 2004.



- "Applied Numerical Methods with MATLAB for engineers and scientists".



S.C.Chapra. McGraw-Hill Higher Education, 2008.



Gehiago sakontzeko bibliografia

- "Differential Equation Analysis in Biomedical Science and Engineering: Ordinary Differential Equation Applications with R". John Wiley & Sons. Schiesser, W. E. (2014).

- "Ecuaciones Diferenciales. Un enfoque de modelado". G. LEDDER W.H. Ed. Mc Graw-Hill, 2006.

- "Numerical mathematics and computing" 6th Cheney, E.W. & Kincaid, David ed. Brooks Cole. 2007.

- "Métodos numéricos para ingenieros" .Chapra, Steven C. & Canale, Raymond P.5ª ed. McGraw-Hill. 2007.

- Strang G., "Introduction to Applied Mathematics", Wellesley-Cambridge Press, 1986.

- "Scientific Computing with MATLAB and Octave". A.Quarteroni, F.Saleri. Springer, 2006.

TaldeakToggle Navigation

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

11:00-12:30

1-14

09:30-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2G 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
  • P2G 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

08:00-09:30

7-14

11:00-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2G 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I
  • P2G 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I

61 Ordenagailuko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-12

08:00-09:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2B 19L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I