Luis Bujanda irakaslea buru duen ikerketa-taldeak, Helicobacter pylori bidezko infekzioaren antibiotikoekiko erresistentzia aztertzen du, eta Europan bakterio horren infekzioa desagerrarazteko tratamendu hobeak ikertzen ditu.
Lehenengo argitaratze data: 2021/12/09
Helicobacter pylori (H. pylori) bakterioak eragindako infekzioa tratatzeko erabili ohi diren antibiotikoekiko erresistentziak aztertzen ditu UPV/EHUko lan batek. Ikerketak erakutsi du erresistentziak oso handiak direla, eta iradoki du antibiotikoak gaizki erabiltzea dela bakterio horren erresistentzia handitzeko arrazoi nagusia.