Eduki publikatzailea

Luis Bujanda irakasleak zuzendu eta euskal gobernuak subentzionatutako ikerketa lana

Behazun epitelioko tumoreen sorreran eta hesteetako gaixotasun inflamatorioen garapenean besikula extrazelularren garrantzia

Lehenengo argitaratze data: 2013/12/28

Kanposomak tamaina txikiko (30-120nm) besikulak dira. Hainbat zelula motek isuri egiten dituzte eta bere barnean mARN, microARNs eta proteinak ditu. Mikrobesikula hauek hainbat urin biologikoetan daude, odolean, gernuan, listuan, likido aszitikoan edo  behazun urinean. Azken urte hauetan,  microbesikula hauen interesa areagotu egin da, hein handi batean,  bere  garrantzia frogatu delako , ondoko prozesu fisiologiko eta patologikoen garapenean: zelularen ugalketan, apoptosian, angiogenesian, metastasietan, jasankortasun inmunean, hanturan, etab.etan.  Horrez gain, kanposomek gaixotasun batzuen berariazko biomarkatzaileak bere barnean daramatzatela uste da, eta hauek, era berean, sendabide izan daitezkeela. Orain dela gutxi, kanposomak behazun urinetan aurkitu dira. Kanposoma hauek, hein batean, behazun epitelioak isurtzen ditu (adib. Kolangiozitoak), kanposomen ugalketa era autokrino/ parakrinoan erregulaturik.

Behazun epitelioko gaixotasunak kolangiopatiak deitzen dira. Etiologiarik nabarmenenak hauexek dira: genetika, autoimunea, kutsakorra eta tumorala (adib.kolangiokartzinoma, CCA). CCAk oso minbizi hilkorrak dira, aldi goiztiarretan sintomarik gabekoak  direlako  eta kimioterapiari  erresistentzia handia diotela. Era berean,  CCA duten gaixo batzuek hesteetako gaixotasun inflamatorioa dute. Gure ikerketa proiektuaren helburua  giza kolangiozito arrunteko eta tumoraleko  kanposomen garapena eta ugalketaren azterketan datza, eta baita ere, hesteetako gaixotasun inflamatorioarekin  lotura aztertuko du. Bestalde, CCAren diagnosian kanposomen garrantzia aztertu nahi dugu.