Eduki publikatzailea

Luis Bujanda EHUko Medikuntza Saileko katedraduna eta Donostialdea ESIko digestio-arloko mediku espezialista buru duen ikerketa-taldeak lehen aldiz deskribatu du pertsona batzuek SARS-CoV-2 birusaren infekzioan forma kliniko larriak garatzeko duten ahultasuna haren ezaugarri genetikoek eragin dezaketela. Lan hau The New England Journal of Medicine aldizkarian argitaratu zen 2020ko ekainaren 17an

Lehenengo argitaratze data: 2020/07/15