Eduki publikatzailea

Jose Ramón Barceló Galíndez doktorea, Medikuntza saileko irakasle agregatu berria

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/21

José Ramón Barceló Galíndez irakaslea, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Onkologiako espezialista eta Patologia Orokorreko irakaslea, irakasle agregatuaren plazara aurkeztu da gaur, 2023ko urtarrilaren 27an. Plaza EHAAn argitaratu da, 2022ko maiatzaren 17an. Hauek dira plazaren ezaugarriak:

  • Kodea: AGVP6L1 – D00084-2.
  • Kategoria: Irakasle agregatuak (lotutako plaza).
  • Jakintza arloa: medikuntza.
  • Medikuntzako espezialitatea: Onkologia.
  • Saila: Medikuntza.
  • Zentroa: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Basurtuko Unibertsitate Ospitalea).
  • Hizkuntza eskakizuna: elebakarra.
  • Arduraldia: osoa.
  • Profila osatzen duten gaiak: «Patología Orokorra».

Proba UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Ekitaldi Aretoan egin da.

Honako hauek osatu dute Epaimahaia:

  • Cesar Moris de la Tassa jauna. Irakasle katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
  • Luis Bujanda Fernández de Pierola jauna. Irakasle katedraduna. UPV/EHU.
  • Maria Buti Ferret andrea. Irakasle katedraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.
  • Isabela Diaz de Corcuera Frutos andrea. Osakidetza.
  • Laura Basterretxea Badiola andrea. Osakidetza.

Epaimahaiak nabarmendu du froga bikain aurkeztu eta defendatu duela.