Eduki publikatzailea

Jose Miguel Ormaetxe Merodio doktorea, Medikuntza saileko irakasle agregatu berria

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/21

José Miguel Ormatexe Merodio irakaslea, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Patologia eta Klinika Medikoa I irakasgaiaren irakaslea eta Kardiologia Zerbitzuko burua, gaur, 2023ko maiatzaren 22an, EHAAn 2022ko maiatzaren 17an argitaratutako plazara aurkeztu da. Hona hemen lanpostuaren ezaugarriak:

  • Kodea: AGVP6L1 – D00084-1.
  • Kategoria: Irakasle agregatua (lotutako plaza).
  • Jakintza arloa: medikuntza.
  • Medikuntzako espezialitatea: Kardiologia.
  • Saila: Medikuntza.
  • Zentroa: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Basurtuko Unibertsitate Ospitalea).
  • Hizkuntza eskakizuna: elebakarra
  • Arduraldia: partziala.
  • Profila osatzen duten gaiak: «Patologia eta Klinika Medikoa I».

Proba UPV/EHUn egin da, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbao), Arriaga aretoan.

Honako hauek osatu dute Epaimahaia:

  • Cesar Moris de la Tassa jauna. Irakasle katedraduna. Oviedoko Unibertsitatea.
  • Luis Bujanda Fernández de Pierola jauna. Irakasle katedraduna. UPV/EHU.
  • Rafael Bañares Cañizares jauna. Irakasle katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
  • María Sonia Velasco del Castillo andrea. Osakidetza.
  • Miren Nekane Murga Eizagaechevarria andrea. Osakidetza.

Plaza lortu du, puntuazio handienarekin eta bere profesionaltasun bikaina goraipatuz.