Eduki publikatzailea

Jose Antonio Iribarren Loyarte irakasleak Medikuntza Saileko lotutako agregatu plaza lortu du

Lehenengo argitaratze data: 2024/04/30

Jose Antonio Iribarren irakasle doktoreak Patologia eta Klinika Medikoa II irakasten du Donostiako Irakasgunean, eta Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuko burua da Donostiako Unibertsitate Ospitalean.

2024ko apirilaren 18an aurkeztu zen Lotutako Agregatu plazara, zeina EHAAn argitaratu baitzen 2023ko abenduaren 29an.

  • Hauek dira plazaren ezaugarriak:
  • Kategoria: Lotutako irakasle agregatua
  • Jakintza arloa: Medikuntza
  • Saila: Medikuntza
  • Zentroa: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Donostiako Unibertsitate Ospitalea
  • Hizkuntza: elebakarra
  • Profilaren gaiak: «Patologia eta Klinika Medikoa II».

Proba UPV/EHUn egin da, Donostiako Irakasguneko Areto Nagusian.

Epaimahaia honako hauek osatu dute:

  • Santiago Moreno Guillen. Alcaláko Unibertsitateko katedraduna.
  • José María Miró Meda. Bartzelonako Unibertsitateko katedraduna.
  • Luis Bujanda Fernández De Pierola. Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna, UPV/EHU.
  • Miriam Delgado Vicente. Arabako Unibertsitate Ospitalea
  • Leyre Mónica López Soria. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea

Proban puntuaziorik altuena lortu du. Epaimahaiak nabarmendu du curriculum bikaina duela eta HIESa duten pazienteak aztertzen eta tratatzen lan handia egiten duela. Sindrome honen Plan Nazional eta Autonomikoaren aholkulari izan da