Instruktore trebatzeko lehenengo bilera
Lehenengo argitaratze data: 2012/11/05
UPV/EHUko Vitoria-Gasteizko Medikuntza Irakasguneko Miguel Gutiérrez Ospitale Birtualeko irakasleek azaroaren 5ean egin zuten lehen prestakuntza bilera.
Aurkezpenean HUAko gerente Jon Armentia, saileko zuzendari Beatriz Esparza eta medikuntza arloko koordinatzaile Joaquín Durán izan ziren.
Parte hartu zutenen artean daude, besteak beste, Elisa Espina andrea, UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko Ospitale Birtualeko teknikaria, eta Carlos Egea eta José Medrano medikuak. Ospitale Birtualeko irakaskuntza taldean Medikuntza saileko arduradun bat, bi koordinatzaile eta 50 irakasle daude. Orotara, Arabako Unibertsitate Ospitaleko (HUA) 58 profesionalek hartu zuten parte ikasturtearen aurkezpenean, eta hil honetako bertako 12an ekingo diote urte berriari, Medikuntzako bosgarren mailako ikasleekin. Ospitale birtualeko prestakuntza egitasmo hau Egea eta Medrano medikuek koordinatzen dute.
Ospitale birtual honek simulazio klinikoko teknikak erabiltzen ditu Medikuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak prestatzeko diagnostiko eta tratamendu prozeduretan, taldean lan egiteko eta erabaki klinikoak hartzen ikasteko. Horrez gain, irakaskuntza metodologia berritzaileak bultzatzen ditu pazienteei eskaini beharreko arretan segurtasuna hobetzeko, eta hala, osasun zaintza eraginkorragoa izan dadin, Medikuntzako etorkizuneko profesionalen prestakuntzaren bitartez.
Informazio gehiago: http://hospitalvirtual.eu/