Eduki publikatzailea

Ikerketa lanak egiteko diru-laguntza

Lehenengo argitaratze data: 2014/01/02

Donostiako irakasguneko irakasle titularra den Luis Bujanda Fernández de Piérolak, zuzentzen duen ikerketa-taldearekin batera, Carlos III Osasun Institutuaren diru-laguntza lortu du, 3 urteko aldirako (2014-16). Izenburu hau daukan ikerketa-proiektua egingo du: "Detección de Helicobacter pylori  en biopsia, hilo de Enterotest y heces. Estudio comparativo empleando métodos moleculares, cultivo o inmuno cromatografía y ELISA".

H. pylori bidezko infekzioaren kultibo- eta detekzio-metodo ezberdinak konparatzeko xedea dauka.  Horrez gain, antibiograma egiteko hobea zein den aurkitu nahi du, eta tratamendurik egokiena hautatu.  Gaur egun, H. pylori-rekiko erresistentziak oso handiak dira; klaritromizina eta lebofloxazinorekikoa % 20 inguruan daude, eta metronidazolekikoa % 30etik gora. Tratamendu klasiko enpirikoak ez du % 80 gainditzen: omeprazol, klaritromizina eta amoxizilina 7 - 14 egun bitartean.