Erretiroa: Juan Carlos Fernández Obregón
Lehenengo argitaratze data: 2012/10/31
Joan den urriaren 31n, sail honetako irakasle Juan Carlos Fernández Obregón jaunak bere azken eskola eman zuen Medikuntza eta Odontologiako gure fakultatean.Gela honetan bertan eman zuen, B1 gelan, eta, hain justu ere, hemen eskaini zuen Patologia Orokorra eta Propedeutika Klinikoari buruzko bere lehen eskola, duela 37 urte.
Eskola bukatutakoan, ikasleen txalo zaparrada jaso zuen; saileko lankideen ordezkaritza bat ere bertan izan zen. Irakasgaiaren arduradunak, Txomin Sagastagoitia irakasleak, hitz hunkigarriak eskaini dizkio, eta fakultateko buruek, lankideek eta lagunek sinatutako oroigarria entregatu dio.
Mila esker, Juan Carlos, urte hauetan guztietan eman dizkiguzun gauza on guztiengatik: jakintza, kidetasuna, laguntza, alaitasuna, adorea, baita zeure abestiak ere. Zure falta izugarri sumatuko dugu.
Onena opa dizugu zeure bizitza berrian, eta beti esan duzun moduan, badakigu zu aintzakotzat hartzen jarrai dezakegula. Ez ahaztu zuk ere jarrai dezakezula gu aintzakotzat hartzen, zure lankideak, lagunak, eta ZURE SAILA.