José Medrano irakasleak parte hartu du "Kudeaketa laburrean" Euskalitek antolatutako lehiaketaren 8. edizioan finalista izan den proiektu honetan
Lehenengo argitaratze data: 2024/10/24
"Humaniza tus indicadores" Arabako ESIaren ekimen bat da, eta bideo laburren eta adimen artifizialarekin sortutako abatarren bidez aginte taulak eta adierazleak azaltzen ditu.
Horrela, datuei ahotsa eta aurpegia jartzen zaie, eta modu argi eta eraginkorrean azaltzen dira, hartara erakundeari erabakiak hartzeko bidea erraztuz.
Ekimen hau Euskaliten "Kudeaketa laburrean" lehiaketaren zortzigarren edizioan aurkeztu da, eta finalisten artean dago publikoak emandako botoen eta ikus-entzunezkoetan eta kudeaketan aditua den epaimahai baten balorazioari esker.