Eduki publikatzailea

José David Rodrigo Carbonero doktoreak lortu du ospitaleari lotutako irakasle agregatuaren lanpostu bat, 2023ko abenduaren 29ko EHAAn argitaratua. Rodrigo doktorea Patologia eta Klinika Medikoa I irakasgaiko irakaslea da, eta kardiologiako espezialista Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean

Lehenengo argitaratze data: 2024/09/26

Proba irailaren 26an izan da, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ekitaldi aretoan, Leioan.

Hauek izan dira epaimahaiko kideak: Emilio Esteban González doktorea, Oviedoko Unibertsitateko irakasle titularra. María Butti Ferret doktorea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedraduna. Luis Bujanda Fernández De Piérola doktorea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna.

Osakidetzaren izenean, María José Morillas Bueno doktorea eta José Miguel Ormaetxe Merodio doktorea, biak ere Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko kardiologoak.

Epaimahaikideek aho batez erabaki dute Rodrigo doktoreari aipatutako kategoria esleitzea, haren curriculum vitae, irakaskuntzarako gaitasuna eta ikerketa proiektua baloratu ondoren.