XSLaren edukia
Zigor Zuzenbidea II
- Ikastegia
- Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
- Titulazioa
- Zuzenbideko Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 42 | 63 |
Gelako p. | 18 | 27 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
DELITUAREN TEORIA OROKORRA
IRAKASGAIAREN HELBURUAK
HELBURU OROKORRA
Irakasgaiaren helburu nagusia, zigor zuzenbideari dagokion delituaren teoria orokorra jorratzean datza. Teoria orokorrak delituen guztien ezaugarri komunak biltzen ditu, zuzenbide positiboaren arabera baina aldi berean ikuspegi politiko-kriminalak horretan eragina nabarmena duelarik. Hori dela-eta Gizarte Estatu demokratiko eta zuzenbidezkotik desiragarria den delituaren teoria kritikoa lantzeari ekingo zaio, legezko kategorien azterketa tekniko eta aseptiko hutsaren gainetik haratagora.
HELBURU ZEHATZAGOAK
Ikasturtearen bukaeran ikaslea gai izan beharko da, zuzenbide penaleko benetako kasu baten aurrean bere burua orientatzeko: alegia, delitu-mota (dolo-zuhurtziagabekeriazkoak, egite-ez egitekoak¿) garrantzitsu batzuen kalifikazio juridikoa, lehenengo mailakoan, egiten jakiteko; delituaren teoria orokorraren erakundeak behar bezala ulertzen eta ezartzen dituelarik. Horrez gain, zigorraren eta bestelako ondorio juridiko-penalen zehaztapena egiteko gauza izan behar du ikasleak.
Aldi berean, lege penalak ulertu eta aplikatzeaz gain, errealitate juridiko-penala baloratzeko gaitasun kritikoa barneratu beharko da, diren lege penaletan alderdi positiboez, negatiboez eta horiekiko alternatibaz jakitun izanik.
METODOLOGIA
Egitaraua lantzeko lehenengo tresna klase teorikoa dugu, beti ere sortzen diren arazoak eztabaidatzeko leku zabala izan behar duena, ikasle eta irakaslearen arteko eztabaidagunea alegia. Eztabaida sustatzeko ikasgaien eskemak landu eta banatuko dira, ikasleak eskema horien ildotik bere kabuz, iturri bibliografiko zein jurisprudentzialetara joko du, informazioa bilatuko duelarik, gero, klase teorikoaren barnean irakaslearekin aztertuko duena.
Klase praktikoen bitartez, klase teorikoetan aurkeztutako kontzeptu nagusiak haien benetako ingurunean nola funtzionatzen duten ikusteko aukera izango dugu.
Klase teoriko eta praktikoak, dena dela, mintegi tankerako saioekin osatuko dira, ikasle orok funtsezko irakurketa batzuk egin, txostena prestatu eta klasean eztabaidatzeari ekin beharko diolarik.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. IKASGAIA. DELITUAREN TEORIA OROKORRAREN ABIAPUNTUA: PORTAERA
I. Delituaren teoria orokorra.
II. Portaeraren kontzeptua eta funtzioa.
III. Ekintzarik eza.
1.- Ekintzarik eza eta "actio libera in causa"ren teoria.
2.- Indar jarkiezina
3.- Higidura erreflexuak.
4.- Inolako kontzientziarik gabeko egoerak.
2. IKASGAIA. ZUZENBIDEKONTRAKOTASUNA ETA TIPIKOTASUNA
I. Zuzenbidekontrakotasuna, delituaren ezaugarria.
II. Tipikotasun penala eta zuzenbidekontrakotasuna:bien arteko harremana.
III. Zuzenbidekontrakotasunaren eduki materiala zuzenbidezko Estatu demokratikoan eta sozialean.
1.- Ondasun juridikoa. Kontzeptua eta funtzioak.
2.- Ekintza-gaitzespena.
3.- Emaitza-gaitzespena.
3. IKASGAIA. TIPOAREN EGITURA
I. Tipoaren elementuak
1.- Portaera
2.- Subjektu aktiboa.
3.- Subjektu pasiboa.
4.- Objektu materiala.
II. Tipo-motak.
1.- Subjektuaren araberakoak.
2.- Portaera motaren araberakoak.
3.- Elementu subjektiboen araberakoak: dolozkoak eta zuhurtziagabekeriazkoak; elementu subjektibo bereziak dituzten tipoak.
4.- Ukitutako ondasun juridikoaren araberakoak.
A. Intentsitatearen araberakoak: lesio-tipoak eta arrisku-tipoak. Arrisku zehatza eta arrisku abstraktua.
B. Ukitutako ondasun juridikoen batasun edo aniztasunaren araberakoak.
5.- Tipoen arteko harremanaren araberakoak: oinarrizkoak, kualifikatuak eta pribilegiatuak.
III. Tipoaren formulazioa.
1.- Elementu deskribatzaileak.
2.- Elementu arautzaileak.
4. IKASGAIA. DOLOZKO EGITE-TIPOA
I. Dolozko egite-tipoaren alde objektiboa: kausalitate harremana eta egozpen objektiboa.
II. Dolozko tipoaren alde subjektiboa.
1.- Doloa.
2.- Ez-zilegiaren elementu subjektiboak.
3.- Dolorik eza: tipo-okerra.
5. IKASGAIA. ZUHURTZIAGABEKERIAZKO TIPOA
I. Zuhurtziagabekeko tipoa. Berezitasunak.
1.- Kontzeptua.
2.- Inkrimininazioa.
3.- Motak.
4.- Zuhurtzigabekeriazko tipoaren egitura: tipo objektiboaren azterketa berezia.
A. Kontuzko arauaren urrapena (ekintza-gaitzespena).
B. Emaitza eragitea eta egozpen objektiboa (emaitza-gaitzespena).
II. Asmoz gainditzea (preterintentzionalitatea) eta emaitzak kualifikatutako delituak.
6. IKASGAIA. EZ-EGITEA.
I. Ez-egitearen kontzeptua.
II. Mota desberdinak: Ez-egite hutsa eta ez-egitearengatiko egitea.
1.- Ez-egite hutsaren tipoa.
A. Tipo objektiboaren berezitasunak.
B. Tipo subjektiboaren berezitasunak.
2.- Ez-egitearengatiko egitearen tipoa.
A. Ezegitearengatiko egitearen onargarritasuna Zigor Kodearen 11. art.aren arabera
B. Berme-egoera eta bere iturburuak (tipo objektiboa).
C. Emaitza ekiditeko ahalmena.
D. Tipo subjektiboaren berezitasunak.
III. Egitea eta ez-egitea muga-kasuetan.
7. IKASGAIA. ZUZENBIDEKONTRAKOTASUNAREN BAZTERKETA
I. Gogoeta orokorrak.
II. Bidezkotze-kausak.
1.- Funtsaketa.
2.- Ondorioak ("praktikoak").
3.- Bidezkotze-kausa ez-osoa (osatugabea).
4.- Ustezko bidezkotze-kausak.
III. Legebidezko defentsa
IV. Beharrizan egoera
V. Eginbehar baten betetzea eta eskubide baten bidezko egikaritza.
8. IKASGAIA. ERRUDUNTASUNA EDO EGOZPEN PERTSONALA.
Sarrera.
I. Kontzeptua eta eboluzio historikoa.
1.- Kontzeptua.
2.- Eboluzio historikoa.
II. Erruduntasunaren funtsa materiala.
1.- Hautamen arazoa: askatasuna..
2.- Penaren beharra.
3.- Motibagarritasuna.
III. Erruduntasuna baztertzen duten kausen ondorioak.
IV. Egotzezinezko kausak: aldakuntza psikikoa, buru nahaste iragankorra, toxikazio osoa eta abstinentzia-sindromea, aldakuntza oharmenean eta adingabetasuna.
V. Debeku-okerra.
VI. Errugabetzapenezko kausak: beldur menperaezina, beharrizan egoera errugabetzailea, ahaideen arteko estalketa.
9. IKASGAIA. ZIGORGARRITASUNA ETA HORREN BAZTERKETA.
I. Kontzeptua.
II. Zigorgarritasunezko baldintza objektiboak.
III. Zigorgarritasunaren bazterketa.
1. Desenkusa absolbitzaileak.
2. Beste kontzeptuak.
10. IKASGAIA ERANTZUKIZUNAREN INGURUABAR ALDARAZLEAK
I. Inguruabar aldarazle aringarriak.
II. Inguruabar aldarazle astungarriak.
III. Inguruabar aldarazle mistoa edo bitarikoa.
11. IKASGAIA. DELITUAREN GARAPEN ETA PARTAIDETZA GRADUAK.
I. Prestamen-ekintzak.
II. Saikuntza.
III. Burutzea eta agortzea.
IV. Egiletza.
IV. Partaidetza.
12. IKASGAIA DELITUAREN ANIZTASUNA ETA BATASUNA
I. Delitu-pilaketak.
II.Lege-pilaketak.
MetodologiaToggle Navigation
Ordu teoriko eta praktikoetatik at, ikasleak azterketetarako erabili beharreko orduez gain, bai praktikoak bai mintegi-saioak prestatzeko orduak ere erabili beharko ditu, batez ere, irakurketak egiten eta txostenak prestatzen -banan-banan zein talde lanean- klasean aurkerteko, bertan horiek eztabaidagai izan daitezen.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Azterketa teorikoa idatzia izango da.
Azterketa praktikoari dagokionez, jarraikako ebaluazioaren filosofian oinarritutako sistema osagarria eskaintzen da: alegia,
¿ kasu praktiko batzuen gaineko txostena idatziz aurkezten duenak (horietako bi klase praktiko batean ahoz aurkeztu beharko dituelarik)
¿ klase praktiko guztietara joateko bai eta modu aktiboan parte hartzeko konpromesuari ere eusten dionak,
azterketa teorikora PUNTU BAT EDO BI OSORIK ETA ZUZENEAN GEHITZEKO AUKERA IZANGO DU.
Mintegiari dagokionez era berean PUNTU BAT EDO BI ZUZENEAN GEHITZEKO AUKERA IZANGO DU ikasleak.
Mintegia edo praktika-sistema jarraitzen ez duenak ahozko azterketaren bitartez horiei dagokien edukia menperatzen ote den baieztatuko da.
Praktika-sisteman zein Mintegian bertan parte hartzeko zerrenda, egutegia eta behin betiko baldintzak ikasturtearen hasieran osatuko dira.
Irakaskuntzak eta ebaluazioak birtualak izan behar badute, azterketa-mota ahozkoa izan daiteke.
Gainera, azterketa egin bitartean norbaitek arazo teknikoak izango balitu, pertsona hori ahoz aztertu ahal izango litzateke.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Legeri eguneratua.
Klaseko eskemak.
Bibliografia zientifikoa.
Jurisprudentzia.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Romeo Casabona/Sola Reche/Boldova Pasamar (coordinadores), Derecho Penal. Parte General, Comares, Granada, 2013.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Díez Ripollés, Derecho Penal. Parte General, Tirant lo Blanch, Valencia, 2015.
Gómez Rivero, Nociones fundamentales de Derecho Penal, Tecnos,Madrid, 2015.
Mir Puig, Derecho Penal. Parte General, Reppertor, Barcelona, 2015.
Muñoz Conde /García Arán, Derecho Penal. Parte General, Tirant lo Blanch, Valencia, 2015.
Quintero Olivares y otros, Parte General del Derecho Penal, Thomson, Navarra, 2015.
Zugaldía Espinar y otros, Derecho Penal. Parte General, Tirant lo Blanch. Valencia, 2015.
Aldizkariak
Las referenciadas oportunamente en función de artículos especializados en cada materia
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-21 | 10:30-12:30 | 08:30-10:30 | |||
22-30 | 10:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.2 - IKASTEGIA I.
- AULA 2.2 - IKASTEGIA I.
- AULA 2.2 - IKASTEGIA I.
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
22-30 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.2 - IKASTEGIA I.
01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
22-30 | 12:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.2 - IKASTEGIA I.
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-21 | 10:30-12:30 | 08:30-10:30 | |||
22-30 | 10:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.8 - IKASTEGIA I.
- AULA 2.8 - IKASTEGIA I.
- AULA 2.8 - IKASTEGIA I.
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
22-30 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.8 - IKASTEGIA I.
61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-21 | 10:30-12:30 | 08:30-10:30 | |||
22-30 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 3.1 - IKASTEGIA I.
- AULA 3.1 - IKASTEGIA I.
- AULA 3.1 - IKASTEGIA I.
61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
22-30 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 3.1 - IKASTEGIA I.