Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saila
![Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saila](https://ehu.eus/documents/27516532/0/LOGO+FEE.png/746fef30-f910-5a11-ea49-f5fbfc20b06c?t=1619016079293)
Lehenengo argitaratze data: 2023/06/28
Mikel Erkorekak, Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saileko irakaslea eta Ituna Agiritegiak Sarrikon duen itunagunearen zuzendaria, “Reglamentación y tutela financiera de las haciendas locales vascas: entre la Constitución foral y el Concierto Económico (1853-1937)” liburua argitaratu eta aurkeztu berri du.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiarekin (UPV/EHU) lankidetzan argitaratu da Foru Ogasunaren Klasikoak bilduman. Liburuak, funtsezko dokumentu eta arauak bildu eta kritikoki analizatzen ditu, euskal udal ogasunek foru garaitik Ekonomia Itunaren lehen arora jasandako trantsizioa aztertzeko (1853-1937). Bereziki, 1910eko hamarkadan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek tokiko finantzaketa erregimenak arautzeko eta berrikusteko garaturiko prozesuan jartzen du arreta.
Liburua dohainik deskargatu daiteke Ad Concordiam erakundearen web orrialdean:
https://conciertoeconomico.org/profesionales-y-estudiantes/publicaciones/coleccion-clasicos/