XSLaren edukia

Historia Ekonomikoko Mintegia

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgaiaren berariazko gaitasunak (BG):

- BG1: Mundu arabiar-musulmaneko ekonomiaren epealdi nagusiak identifikatzea, sortu zenetik gaur egun arte.

- BG2: Garapen ekonomikoaren, eta erakundeetako eta teknologiako eraldaketen arteko harremanak azaltzea.

- BG3: Mundu arabiar-musulmanak nazioarteko ekonomiaren barnean fase historiko bakoitzean izan duen rola ezagutzea.

- BG4: Ingurumen-aldaketek ekonomiaren bilakaeran eta, aldi berean, ekonomia-jarduerek natura-baliabideen eskuragarritasunean duten eragina ulertzea. Ur eskasia eta petrolio eta gas ugari duen eskualde batean gertatzen da hau.



Historiako Graduaren zeharkako gaitasunak (ZG):

- ZG1: Talde-lanean pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak eskuratu eta erakustea, diziplinaren beraren eremuan nahiz diziplinarteko beste eremu batzuetan.

- ZG2: Ikerketa historikoaren oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea, eta hainbat material eta informazio-iturri lortu, antolatu eta aztertzeko gaitasuna erakustea.

- ZG3: Munduko, Estatuko eta eskualdeko historiako prozesu eta gertaera nagusiak behar bezala ezagutzen eta ongi ulertzen dituela frogatzea, ikuspegi diakronikoa, alderdi guztiak (ekonomia, gizartea, politika, kultura eta abar) eta egungo gizarteekiko erlazioa kontuan hartuta.

- ZG4: Gai izatea ikerketa historikoko gutxienez gai edo arazo bat ahoz eta/edo idatziz, zuzentasun formalarekin eta terminologia egokiarekin aurkezteko eta, era horretan, iturri historikoak (lehen eta bigarren mailakoak) behar bezala erabiltzeko trebetasuna erakusteko.



Ikasgaia ikastearen emaitzak (IE):

- IE1: Historia ekonomiko arabiar-musulmanaren prozesu nagusiak ezagutzea eta erlazioak ezartzeko gaitasuna izatea.

- IE2: Erakunde-esparruaren bilakaerak eta hedapen teknologikoak ekonomiaren nondik norakoa nola baldintzatzen duten ulertzeko trebetasuna.

- IE3: Mundu arabiar-musulmanaren eta Mendebaldearen arteko dibergentzia handiaren prozesua ulertzea.

- IE4: Garapen ekonomikoaren eta natura-baliabideen kudeaketaren arteko lotura ezagutzea epealdi historiko bakoitzean.

- IE5: Lankidetzan aritzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna.

- IE6: Historia ekonomiko arabiar-musulmaneko ikerketaren oinarrizko metodoak eta teknikak bereganatzea.

- IE7: Ikasgaiaren lexiko historiko-ekonomikoa behar bezala ezagutzea eta erabiltzea.

- IE8: Testu (historikoa edo historiografikoa) edo ikus-entzunezko baten edukia azaltzeko ahozko trebetasuna, baita grafiko/taula bati buruzko azalpenak emateko ere.

- IE9: Ortografia, sintaxi eta egitura egokiz, baita argudiaketa koherenteaz ere, idazteko gaitasuna.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Gaitegia:

0. SARRERA



1. MUNDU ARABIAR-MUSULMANAREN ERAKUNDE- ETA KULTURA-ESPARRUA

A. Mahomaren testuinguru sozioekonomikoa eta bere ideologia

B. Arabiartasunak markatutako gizarte musulmana: esklaboen eta emakumeen estatusa

C. Islamaren adarrak eta estatu musulmanaren sendotzea erakunde formal hegemoniko gisa

D. Islamaren legalismoa eta erakunde informalak



2. GARAPEN EKONOMIKOA ISLAMAREN URREZKO AROAN (622-1258)

A. Gizarte tributarioaren eraketa. Fiskalitatea eta moneta-sistema

B. Nekazaritza, hazkundearen oinarria. Zibilizazioaren sorlekuen (Nilo, Eufrates eta Tigris ibaien bailarak) kontrola, ureztatze-sistemak eta labore berrien sarrera

C. Hiria, hazkundearen protagonista. Behar ekonomikoetara egokitutako hirigintza dinamikoa

D. Luxuzko artisautza, hazkundearen sendotzea. Estatuaren pizgarritik merkatuaren dibertsifikaziora

E. Ondasunen zirkulazioa esparru juridiko musulmanean. Jabetza, eskualdaketa, ibilgetzea eta mailegua

F. Gizabanakoak oinarri dituen kontratu-ekonomia. Merkataritza-sozietateen loraldia eta Asia, Afrika eta Europaren arteko lotura

G. Berrikuntza teknologikoa bultzatu zuen loraldi intelektuala



3. GELDIALDIRANZKO JOERA. INBASIO NOMADETATIK OTOMANDAR NAGUSIGORA (1258-XVIII. MENDEA)

A. Aldaketa instituzional gutxi arabiarrek gidatzen ez dituzten estatu tributarioetan

B. Indiako ozeanoko merkataritza musulmanaren gorengo hedapena eta beheraldiaren hasiera. Txinak, Indiak, Ekialde Ertainak eta Afrikak osatutako sarea

C. Zetaren Bidea eta lurreko merkataritzaren nagusitasuna

D. Europaren aurrerapen instituzionalak eta Mediterraneoko merkataritzan lortutako nagusitasuna



4. ERAKUNDEEN MENDEBALDAR ANTZA HARTZEKO JOERA. EUROPAREN NAGUSITASUNA (XIX-1945)

A. Dimmi-en goraldi ekonomikoa

B. Estatu musulmanak erreformatzeko saiakeraren porrota. Suezko kanalaren eraikuntza eta Europarekiko menpekotasunaren handitzea

C. Hegemonia franko-britainiarra. Frantsesek Magreben eta britainiarrek Egipton zuten nagusitasunetik Sykes-Picot akordioaren ondorioetara

D. Kolonialdiko ekonomiaren mendebaldar antza hartzeko joera. Mendebaldar ereduko legegintza-kodeen agertzea eta lehen enpresen sorrera



5. GARAPENERAKO ETA GATAZKARAKO BIDEAK (1945-GAUR EGUN)

A. Deskolonizazioa, Britainia Handiko negoziazio-jarreraren eta Frantziako oposizioaren artean

B. Nazionalismo arabiarraren saiakera industrializatzailea eta gainbehera

C. Herrialde petrolio esportatzaileen garapen hazkorra. LPEE-ren eraketa eta sendotzea

D. Murritzak diren ur-baliabideak kontrolatzeko borroka

E. Gatazka ekonomikoak? Israel-Mundu arabiarra, 1973ko krisia eta Golkoko gerrak

F. Ekonomia eta finantza islamikoak

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia hainbat metodorekin landuko da:

- Eskola magistralak ahalik eta laburrenak izango dira.

- Eskola praktikoek funtsezko papera beteko dute gaitegiaren edukia ulertzeko. Honetarako, irakurketei (testu historikoak eta historiografikoak) eta ikus-entzunezkoei (dokumentalak, filmak eta hitzaldiak) buruzko eztabaidak eta ariketak burutuko ditugu.

- Taldekako lanaren idaztea eta ahozko aurkezpena.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasleek ikasgaia gainditzeko bi bide dituzte:



1) Ebaluazio jarraia: Nota finalak osagai hauek izango ditu:

A) Ikasgelara erregularki bertaratzea eta partehartze aktiboa: %20

B) Gelan burututako praktikak: %20

C) Irakurgaien eta ikus-entzunezkoen inguruko galdetegiak: %30

D) Taldekako lanaren idaztea eta ahozko aurkezpena: %30



2) Ebaluazio finala: Ikasle batek ebaluazio jarraiari uko egin nahi badio, bere eskaria jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Kasu honetan, gaitegiaren azterketa final batekin (%100) ebaluatua izango da.



Ikasleei gogorarazten zaie ebaluazio probetan eta ikasgaiari lotutako bestelako lanetan etika akademikoa errespetatu behar dutela. Era berean, UPV/EHUren jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari buruzko protokoloa ezagutzen eta onartzen dutela ulertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak aukeratzen dituen eta gaitegiarekin estuki lotuta dauden irakurketak (testu historikoak eta historiografikoak) eta ikus-entzunezkoak (dokumentalak, filmak eta hitzaldiak).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AYEB, H. (2000): Agua y poder. Geopolítica de los recursos hidráulicos en Oriente Próximo, Bellaterra.

BARQUÍN GIL, R. (2012): El Islam (622-1800). Un ensayo desde la Historia Económica, UNED.

BLOOM, J.; BLAIR, S. (2003): El islam. Mil años de ciencia y poder, Paidós.

CAHEN, C. (1984): El Islam. Desde los orígenes hasta el comienzo del Imperio Otomano, Siglo XXI.

CHALMETA GENDRÓN, P. (2021): Historia socioeconómica de Alandalús, Fundación Ibn Tufayl.

CONSTABLE, O. (1996): Comercio y comerciantes en la España musulmana, Omega.

COULSON, N. (1998): Historia del Derecho Islámico, Bellaterra.

GARCÍA SANJUÁN, A. (2021): Las sociedades islámicas clásicas (siglos VII-XV), Síntesis.

GRUNEBAUM, G. (1981): El Islam. Desde la caída de Constantinopla hasta nuestros días, Siglo XXI.

HOODBHOY, P. (1998): El islam y la ciencia, Bellaterra.

HOURANI, A. (1992), Historia de los pueblos árabes, Ariel.

IMBER, C. (2004): El imperio otomano 1300-1650, Vergara.

KURAN, T. (2017): La larga divergencia. La influencia de la ley islámica en el atraso de Oriente Medio, Granada.

LANDES, D. (1999): La riqueza y la pobreza de las naciones: por qué algunas son tan ricas y otras son tan pobres, Crítica.

LORCA CORRÓNS, A.; OROZCO DE LA TORRE, O. (1999): La banca islámica sin intereses, AECI.

MAÍLLO SALGADO, F. (1996): Vocabulario de historia árabe e islámica, Akal.

MANZANO MORENO, E. (1992): Historia de las sociedades musulmanas en la Edad Media, Síntesis.

MARTÍN MUÑOZ, G. (1999): El Estado Árabe. Crisis de legitimidad y contestación islamista, Bellaterra.

MARTÍN MUÑOZ, G.; VALLE SIMÓN, B.; LÓPEZ PLAZA, M.Á. (2010): El islam y el mundo árabe. Guía didáctica para profesores y formadores, AECID.

VERCELLIN, G. (2003): Instituciones del mundo musulmán, Bellaterra.

WATSON, A. (1998): Innovaciones en la agricultura en los tiempos del mundo islámico, Granada.

WILLIAMSON, J. (2013): Comercio y pobreza. Cuándo y cómo comenzó el atraso del Tercer Mundo, Planeta.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AL-HASSAN, A.; HILL, D. (1986): Islamic Technology, Cambridge.
ALLOUCHE, A. (1994): Mamluk Economics, Utah.
BENNISON, A.; GASCOINE, A. (2007): Cities in the pre-modern Islamic Word, Routledge.
CHAFFEE, J. (2018): The Muslim Merchants of Pre-Modern China, Cambridge.
CASALE, G. (2010): The Ottoman age of exploration, Oxford.
CHAUDURI, K. (1985): Trade and Civilization in the Indian Ocean, Cambridge.
GOITEIN, S. (1967), A Mediterranean Society, California.
GOLDBERG, J. (2016): Trade and Institutions in the Medieval Mediterranean, Cambridge.
GREIF, A. (2006): Institutions and the Path to the Modern Economy, Cambridge.
HANNA, N. (2002): Money, Land and Trade. An Economic History of the Muslim Mediterranean, Tauris.
HERSHLAG, Z. (1997): Introduction to the Modern Economic History of the Middle East, Brill.
HOURANI, G. (1951): Arab Seafaring: In the Indian Ocean in Ancient and Early Medieval Times, Princeton.
INALCIK, H.; QUATAERT, D. (1994): An Economic and Social History of the Ottoman Empire 1300-1914, Cambridge.
ISSAWI, C. (1982): An Economic History of the Middle East and North Africa, Columbia.
LÓPEZ MARTÍNEZ DE MARIGORTA, E. (2020): Mercaderes, Artesanos y Ulemas, Jaén.
MASALHA, N. (2002): Israel, Bellaterra.
MENÓRET, P. (2004): Arabia Saudí, Bellaterra.
OWEN, R. (2009): The Middle East in the World Economy 1800-1914, Tauris.
PAMUK, S. (2018): Uneven Centuries. Economic Development of Turkey since 1820, Princeton.
POMMIER, S. (2009): Egipto, Bellaterra.
ROBINSON, C. et alii (2011), The New Cambridge History of Islam, Cambridge.
SAYIGH, Y. (2018): The Economies of the Arab World: Development since 1945, Routledge.
STREUSAND, D. (2011): Islamic gunpowder empires, Westview.
TSUGITAKA, S. (1997): State and rural society in medieval Islam, Brill.
UDOVITCH, A. (1970): Partnership and Profit in Medieval Islam, Princeton.
VASSILIOU, M. (2009): Historical Dictionary to the Petroleum Industry, Scarecrow.

Aldizkariak

- Al-Masaq. Journal of the Medieval Mediterranean
- Al-Qantara
- Awraq. Revista de análisis y pensamiento sobre el mundo árabe e islámico contemporáneo
- Economic History Review
- International Journal of Middle East Studies
- Islam and Christian-Muslim Relations
- Journal of African History
- Journal of Economic History
- Journal of Islamic Archaeology
- Journal of the Economic and Social History of the Orient
- Mediterranean Historical Review
- Studia Islamica

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00

13:00-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.06 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • AULA 0.06 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.06 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I