XSLaren edukia

Espainiaren Historia Ekonomikoa

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUNAK



G1. Espainiako historia ekonomikoaren prozesu eta gertaera nagusiak behar bezala ezagutzen eta ulertzen direla erakustea, ikuspegi diakroniko batean eta egungo gizartearekin duten harremanean.



G2. Askotariko iturritatik datozen datu esanguratsuak bilatzea, aztertzea eta sintetizatzea, kritikarako, autokritikarako eta ikaskuntza autonomorako gaitasunarekin, Espainiako historia ekonomikoko gai garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak eman ahal izateko.



G3. Historia ekonomikoan ohikoak diren oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea, eta informazio-iturri kualitatibo eta kuantitatiboak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.



G4. Gutxienez ikerketa historikoko gai edo ariketa bat ahoz edo/eta idatziz aurkezteko gai izatea, zuzentasun formalarekin eta terminologia egokiarekin, lehen eta bigarren mailako iturri historikoak egoki erabiltzeko trebetasuna erakusteko.



G5. Talde-lanerako pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak eskuratzea eta erakustea.





IKASKETAREN EMAITZAK



IE1. Informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa ikuspegi kritiko batetik aztertzen du, Espainiako bilakaera ekonomikoan prozesu historikoen kausa-aniztasuna azaltzeko, denbora- eta gizarte-testuingurua kontuan hartuta.



IE2. Erakundeek eta eragile ekonomikoek Espainiako historia ekonomikoan izan duten zeregina aztertzen du, askotariko errealitate sozioekonomikoak kontrastatuz, ondorio esanguratsuak ateratzeko.



IE3. Informazioa bilatzeko estrategiak diseinatzen ditu, eta, horretarako, adierazle sozioekonomiko egoki eta kalitatezkoak identifikatzen ditu, praktika profesionalaren eta/edo ikerketaren premiei erantzuteko, eta egiletza errespetatzeko eta aitortzeko alderdi etikoak integratzen ditu.



IE4. Ikerketa historikoko gai edo ariketa bat ahoz eta/edo idatziz aurkezteko gai da, banaka edo/eta taldean, zuzentasun formalarekin eta terminologia egokiarekin, Espainiako iturri historiko-ekonomikoak (lehen eta/edo bigarren mailakoak) behar bezala erabiltzen dituela frogatuz.



IE5. Zeregin konplexuak autonomiaz garatzen ditu, eta, horretarako, erabilitako ikasketa-estrategiak identifikatzen ditu eta prozesu hori bermatzeko beharrezkoak diren hobekuntzak sartzen ditu.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. HAZKUNDEA ETA KRISIA ERDI AROKO ESPAINIETAN.



2. ESPAINIAKO EKONOMIA FEUDALISMO GARATUAN ZEHAR (XVI-XVIII. MENDEAK).



3. FEUDALISMO GARATUAREN KRISIALDIA ETA IRAULTZA LIBERALA.



4. HAZKUNDE EKONOMIKO GARAIKIDEA: EPE LUZEKO IKUSPEGIA.



5. INDUSTRIALIZAZIOAREN ZABALKUNTZA (1840-1880).



6. KAPITALISMO ESPAINIARRAREN BIDE NAZIONALISTA (1890-1936).



7. GERRA ZIBILA ETA EKONOMIA FRANKISTA (1936-1975).



8. BI KRISIREN ARTEAN: TRANTSIZIO GARAIKO EKONOMIA ETA EUROPARA BATZEA.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia eskola magistraletako eta praktikoetako ordu presentzialek 60 ordu osatuko dute, eta hala bataren nola bestearen ordu ez-presentzialek 90 ordu batuko dituzte

Eskola magistraletako orduetan (M) irakasleak azalpenak emango ditu, irakasgaiaren ardatz nagusien ingurukoak.



Praktiketara bideratutako ikasgelako orduetan (GA) zenbait jardueratan erabiliko da, hala bakarkako nola taldeko lanetan; horietan euskarri ezberdinetan aurkeztutako testu historiko eta historiografikoen analisia eta iruzkina egingo da, eta baita diziplinari dagozkion taula eta grafikoena ere.



Praktikek aurretiko prestakuntza lana eskatuko diote ikasleari, irakasleak gelan bertan edota eGela plataformaren bitartez eskainitako materialei eta gidalerroei jarraiki.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

A. Ebaluazio jarraitua.

- Ikasgelan egindako lanak eta ariketak: irakasgaiaren notaren (%20)

- Taldekako lan idatzi bat, lauhilabetekoaren amaieran idatziz eta ahoz aurkeztuko dena (%20).

- Banakako amaierako proba (%60). Irakasgaia gainditzeko gutxieneko kalifikazio bat lortu beharko du ikasleak, irakaslearen Irakaskuntza Gidan ezarriko dena.



Ikasle batek ebaluazio jarraiari uko egin nahi badio, bere eskaria jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



B. Amaierako ebaluazioa.

- Banakako amaierako proba gelan eskainitako eduki teoriko-praktikoen inguruan (%60 eta %20 hurrenez hurren).

- Taldeko lana (%20). Konpetentzia hau gainditzeko, ebaluazio jarraituari uko egiten dionak lan-taldeetako batean parte hartu behar izan du kurtsoan zehar.





Amaierako proba horren galderen balorazio-irizpideak ikasleei jakinaraziko zaizkie dagokion irakasgaiaren ardura duen irakaslearen tutoretza-orduetan.



Uko egiteari dagokionez, Graduko titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraitzen zaio zehatz-mehatz: "Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari".



UPV/EHUren protokolo etiko akademikoari eta jardunbide makurren edo iruzurrezkoen prebentzioari jarraituz, aurreko edozein ariketetan iruzurra, kopia, plagioa edo antzeko jarduera antzemanez gero, honako hau egingo da: Ariketa suspentsoarekin (0,0) kalifikatu eta, hala badagokio, diziplina-espedientea irekitzeko eskaera egingo da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gaitegiaren edukia ulertzeko egokiak diren oinarrizko irakurketen aukeraketa.

Irakasleak eskainitako material grafiko eta estatistikoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CARRERAS, Albert y TAFUNELL, Xavier (2018), Entre el imperio y la globalización. Historia económica de la España contemporánea, Bartzelona, Crítica.

COMIN, Francisco; HERNANDEZ, Mauro eta LLOPIS, Enrique (arg.) (2002), Historia económica de España. Siglos X-XX, Bartzelona, Crítica.

MARCOS MARTIN, Alberto (2000), España en los siglos XVI, XVII y XVIII. Economía y sociedad, Bartzelona, Crítica.

IRADIEL, Paulino, MORETA, Salustiano eta SARASA, Esteban (1989), Historia medieval de la España Cristiana, Madril, Cátedra.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARTOLA, Miguel (zuz.), (1973-1975), Historia de España Alfaguara, Madril, Alianza.
ARTOLA, Miguel (zuz.), (1988-1993), Enciclopedia de Historia de España, Madril, Alianza.
BARCIELA, Carlos, LÓPEZ, María Inmaculada, MELGAREJO, Joaquín, eta MIRANDA, José A. (2001), La España de Franco (1939-1975). Economía, Madril, Síntesis.
FERNÁNDEZ DE PINEDO, Emiliano (1980), “Coyuntura y política económicas”, in Historia de España, VII. Centralismo, Ilustración y agonía del Antiguo Régimen (1715-1833), Bartzelona, Labor, pp. 9-173.
FONTANA, Jordi eta VILLARES, Ramón (zuz.) (2007-2010), Historia de España, Madril, 12 bol., Crítica-Marcial Pons.
GARCÍA DELGADO, José Luis (zuz.), (1990), Economía española de la transición y la democracia, Madril, CIS.
GARCIA DELGADO, José Luis; MYRO, Rafael; MARTINEZ SERRANO, José L. (zuz.)(1998), Espainiako ekonomiari buruzko ikasgaiak, Leioa, EHU (2. arg.).
GERMÁN, Luis, LLOPIS, Enrique, MALUQUER DE MOTES, Jordi eta ZAPATA, Santiago (arg.), Historia económica regional de España. Siglos XIX y XX, Bartzelona, Crítica.
GUINOT RODRÍGUEZ, Enric (2003), La Baja Edad Media. Economía y sociedad, Madril, Síntesis.
MALUQUER DE MOTES, Jordi (2014), La economía española en perspectiva histórica: siglos XVIII-XXI, Bartzelona, Crítica.
NADAL, Jordi (1975), El fracaso de la revolución industrial en España, 1814-1913, Bartzelona, Ariel.
NADAL, Jordi eta CARRERAS, Albert (bild.) (1992), Pautas regionales de la industrialización española (siglos XIX y XX), Bartzelona, Ariel.
NADAL, Jordi eta CATALÁN, Jordi (arg.) (1994), La cara oculta de la industrialización española. La modernización de los sectores no líderes (siglos XIX y XX), Madril, Alianza.
PEREZ PICAZO, María Teresa (1996), Historia de España del siglo XX, Bartzelona, Crítica.
SEVILLA SEGURA, José Víctor (1985), Economía política de la crisis española, Bartzelona, Crítica.
TUÑÓN DE LARA, Manuel (zuz.), (1980-1983), Historia de España, Bartzelona, Labor.

Aldizkariak

Historia Agraria: www.historiaagraria.com/
Investigaciones de Historia Económica-Economic History Research: https://recyt.fecyt.es/index.php/IHE/index
Revista de Demografía Histórica: https://adeh.org/revista-de-la-adeh/
Revista de Historia Económica-Journal of Iberian and Latin American Economic History: rhe-jilaeh.com/
Revista de Historia Industrial: www.ub.edu/rhi/

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00

15:00-15:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I

46-31A Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00

11:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 203 - ELURRETA ERAIKINA
  • AULA 102 - ELURRETA ERAIKINA

46-31A Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 102 - ELURRETA ERAIKINA

46-31B Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00

13:00-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 203 - ELURRETA ERAIKINA
  • AULA 203 - ELURRETA ERAIKINA

46-31B Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 203 - ELURRETA ERAIKINA