XSLaren edukia

Kultura, Osasuna eta Zainketak

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Mintegia1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgaiaren gaitasunak:



- Kultura-gaitasuna



Kultura-gaitasunak prozesu bati egiten dio erreferentzia: osasun-zainketen hornitzaileak, erizaintzako ikasleak, pertsona, familia edo komunitate baten testuinguru kulturalaren barruan lan egiteko trebetasuna lortzea. Horrela, kultura-gaitasuna, kulturen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak identifikatzera baino gehiago, aintzatespen horrekin koherentziaz jokatzeko trebetasunera bideratuta egongo litzateke. Prozesu dinamiko eta jarraitu gisa ulertuta, erizaintzako ikasleak kulturalki gaituak izatera iristen egongo dira, kulturalki trebeak izan baino gehiago.

Kultura-gaitasuna garatzeko bost maila deskribatzen dira: kultura-kontzientzia, kultura-ezagutza, kultura-trebetasuna, kultura-topaketa eta kultura-nahia.



- Pentsamendu kritikoa



Gaitasunak prozesu intelektual eta sistematiko bati egiten dio erreferentzia, eta hainbat ekintza mental mobilizatzea eskatzen du, hala nola, zalantzan jartzea, aztertzea, interpretatzea, laburtzea, baloratzea eta iritzi arrazoituak ematea. Prozesu honek egoera konplexu bat sakonki ulertzera garamatza, egokituko edo hala badagokio, eraldatuko den ezagutza, portaera edo jarrera bat eraikitzeko. Gainera, erabakiak hartzea eta arazoak konpontzea ahalbidetuko duen jarrera irekia, gogoetatsua eta eraikitzailea behar du.



- Konpromiso soziala



Gaitasuna gizarte-erronkei aurre egiteko ekintza enpatiko eta arduratsuari dagokio, toki- eta mundu-mailan, zein egungo gizartearen funtsezko balio demokratikoen aurrean ere. Irtenbide teknikoen eta praktika profesionalen gizarte-inpaktua aztertzen eta baloratzen laguntzen du. Arduraz jokatzea eta kultura-nortasunekiko, oinarrizko eskubideekiko eta aukera-berdintasunarekiko errespetua ziurtatu eta sustatzen du. Hori guztia garapen iraunkorraren esparru globaletik ulertuta.



- Etika eta Erantzukizun Profesionala



Gaitasun honek ikusmolde etiko eta deontologikoei eta osotasun intelektual eta profesionalarekin zerikusia dutenei egiten die erreferentzia. Erizaintzako praktika profesionalak printzipio etiko sendoetan, konpromisoan eta erantzukizun indibidual eta kolektiboan oinarrituta egon behar duela barneratzen laguntzen du. Erizaintzako lanbidearen funtsezko elementuak modu autonomo eta kontsekuentean aplikatzea dakar, printzipio etikoak, lege-esparrua eta haren praktika arautzen duen kode deontologikoa barne.



- Talde-lana



Gaitasuna talde-harremanari eta integrazioari dagokio, helburu komunak lortzeko modu aktiboan lankidetzan arituz, informazioak trukatuz, erantzukizunak eta lidergo-funtzioak bere gain hartuz, zailtasunak konponduz eta hobekuntza eta garapen kolektiboa bultzatuz.







Ikasgaiaren ikaskuntza-emaitzak:



- Lan akademikoetan, pertsonen osasuna eta zaintzaren azalpenerako beste kultura batzuen eta norberaren kosmobisioaren adierazpenak ulertzen eta errespetatzen ditu



- Lan akademikoetan pertsonen osasunari eta zaintzari buruzko balioei, sinesmenei eta aurreiritziei buruz hausnartzen du, maila pertsonalean, profesionalean, indibidualean eta kolektiboan.



- Lan akademikoetan, osasunaren eta zaintzaren eremuan topaketa, inklusioa, tolerantzia eta jakintzen elkarrizketa sustatzen duten portaerekin lotutako alderdiak zehazteko interesa erakusten du.



- Osasun eta zaintza-arloetan kulturalki gaitua izatera iristeko motibazioa adierazten du, lan akademikoetan elkar ulertzeko interesa, enpatia, ezberdintasuna abiapuntu gisa onartzea eta onarpena erakutsiz.



- Banakako eta/edo taldeko proposamenak egiten ditu lan akademikoetan, osasun- eta zaintza-arloko testuinguru eta ingurune kultural desberdinetako beste profesional batzuekiko kultura-gatazkak prebenitzeko, zainketen eta lanbidearen kalitatea hobetzeko.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1.- KULTURA, OSASUNA ETA ZAINTZA

- Zaintzaren kultura, bilakaera historikoa eta soziala. Erizaintza, Zaintzaren Kulturaren ardatz nagusi gisa.

- Kultur ezagutzaren eraikuntza. Pertzepzio eta alborapen kognitibo inkontzienteak.



2.- KULTURA EZAGUTZA

- Kultura-analisi ereduak. Kultura-analisiaren ereduak, hezkuntza-baliabide gisa kultur hezkuntzan.



3.- ERIZAINTZA ZAINTZAK: GIZARTE ETA KULTURA ERRONKAK GAUR EGUNGO GIZARTEAN

- Zaurgarritasun sozial eta kultural egoeretan dauden gizarte taldeak. Osasuna eta zaintza.

- Erronkak eta ekintzak erizaintzaren ikuspegitik. Zailtasunak eta politika osasungarriak.



4.- GAITASUN KULTURALA ETA ZAINTZA KULTURALA

- Gaitasun kulturala erizaintzan.

- Kulturalki sentiberak, kongruenteak eta trebeak diren arreta eta zainketak eskaintzera bideratutako ereduak. Erizaintzan gaitasun kulturalak garatzera bideratutako ereduak.

- Kultura arteko ikuspegiak bizi ziklo osoan zehar eta ezinbesteko egoeretan.



5.- ZAINTZA KULTURALA: EKINTZA-EREMUAK ETA BALIABIDEAK.

- Zaintza kulturala: eremuak eta baliabideak gaur egungo gizartean.

- Gaitasuna kulturala eta zaintza kulturala. Zaintza kulturala osasunaren babes, sustapen, prebentzio eta berreskuparen prozesuetan. Patient Health Literacy.

- Kulturarteko komunikazioa. Komunikazioa zaintzeko tresna gisa. Komunikazioaren eta komunikazio estiloen rola kultur gatazketan. Kulturarteko komunikazioaren erronkak.

- Osasun digitala.

- Ekintza-estrategi osasungarrien aurrean erronkak eta zailtasunak.



6.- KULTUR GATAZKAK GIZARTEAN ETA OSASUN SISTEMAN

- Kultura gatazka. Kultur gatazka kontzeptuari sarrera.

- Kultura-gatazken prebentzioa eta ebazpena maila indibidual eta sozialean.

- Etika eta ekitatea komunitatearekiko kulturalki sentibera den zaintzan eta zainketetan.

- Kultura-gatazkak osasun sisteman.



7.-OSASUN SISTEMEN KULTURAK

- Kultura profesionala. Kultura profesionalaren kontzeptuari sarrera.

- Kultura soziala eta osasun-sistemetan duen eragina.

- Kultura profesional berri batean profesionalki murgiltzea. Ekintza-estrategiak.

- Zaintza-praktika profesionalaren azterketarako estrategia gisa, mikro-, meso- eta makro- esparruen azterketa.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak honako irakaskuntza-modalitate hauek ditu, modalitatea magistrala (klase magistrala) eta mintegiak non taldeak txikiagoak izango dira planifikatutako lan indibidualak eta talde-lanak aurrera eraman ahal izateko (kasuen analisiak, problemen eta kasuen ebazpenak, lanen aurkezpenak etab.).



Irakasgaiaren garapenerako Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) metodologia erabiliko da. Metodologia honek ezagutzak integratzeko aukera ematen du eta oinarrizko lan tresna da hausnarketaren praktikarako eta konpetentzien eskurapenerako.



Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI)- (Kasu Metodoa) metodologia berritzaile aktiboa erabiliko da, Hezkuntza Berrikuntza proiektu batean barruan barneratuta egonik (UPV/EHUko i3KD Laborategia, Hezkuntza berrikuntza proiektuak, i3kd24-05 identifikazio-zenbakia eta izenburua "OSAZAIN II. Reflexión acerca del concepto holístico de salud y su relación con los determinantes de la salud, las necesidades humanas y la metodología enfermera para el diseño de cuidados basados en la evidencia en el ámbito de la enfermería").









Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgai honen ebaluazioa mota mistoa izango da eta deialdi arrunta honako hau izango da:



a. Etengabeko ebaluazio formatiboa (%40).

- Gelako zeregin presentzial eta ez-presentzialen entrega.

- Ikasturtean zehar landutako banakako problemen/kasuen gauzatzea eta entrega (%22).

- Ikasturtean zehar landutako talde- problemen/kasuen gauzatzea eta entrega (%18).



b. Azken proba.

- Irakasgaiaren amaieran idatzizko proba bat egingo da, garatu beharreko galderez edo/eta kasu baten ebazpenez osatua (% 60).



Ikasleek ohiko deialdiari uko egitea eska dezakete, indarreko Graduko araudiaren arabera eta irakasgaiko irakasle edo irakasleari zuzendutako idazki baten bidez.





Ikasleek bi atalak gainditu beharko dituzte (%50ean), nota finalerako 2 atalen arteko batura burutu ahal izateko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Moreno Preciado, M. (2018). Enfermería cultural. Una mirada antropológica del cuidado. Madrid:
Garceta.

- Jongen, C., McCalman, J., Bainbridge, R., Clifford, A. (2018). Cultural competence in health: A review of the evidence. Singapore: Springer.

- Andrews, M.M., Boyle, J.S., Collins, J.W. (2020). Transcultural concepts in nursing care. Philadelphia: Wolters Kluwer.

- Leininger, M. (1978). Transcultural Nursing: concepts, theories and practices. New York: John Wiley & Sons.

- Kleinman, A. (1980). Patients and healers in the context of culture. Berkeley: University of California Press.

- Melnyk, B., Fineout-Overholt, E. (2015). Evidence-based Practice in Nursing & Healthcare: A Guide to Best Practice. 3rd ed. Philadelphia: Wolters Kluwer Health.

- Hofstede, G. (1999). Cultures and Organisations: Software of the Mind International Cooperation and Its Importance for Survival. Madrid: Alianza.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Moreno Preciado, M. (2018). Enfermería cultural. Una mirada antropológica del cuidado. Madrid:

Garceta.



- Jongen, C., McCalman, J., Bainbridge, R., Clifford, A. (2018). Cultural competence in health: A review of the evidence. Singapore: Springer.



- Andrews, M.M., Boyle, J.S., Collins, J.W. (2020). Transcultural concepts in nursing care. Philadelphia: Wolters Kluwer.



- Leininger, M. (1978). Transcultural Nursing: concepts, theories and practices. New York: John Wiley & Sons.



- Kleinman, A. (1980). Patients and healers in the context of culture. Berkeley: University of California Press.



- Melnyk, B., Fineout-Overholt, E. (2015). Evidence-based Practice in Nursing & Healthcare: A Guide to Best Practice. 3rd ed. Philadelphia: Wolters Kluwer Health.



- Hofstede, G. (1999). Cultures and Organisations: Software of the Mind International Cooperation and Its Importance for Survival. Madrid: Alianza.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Bulechek, G. (2018). Clasificación de intervenciones de enfermería (NIC) (7ª ed.). Barcelona: Elsevier.

- Moorhead, S. (2018). Clasificación de resultados de enfermería (NOC): Medición de resultados en salud (6ª ed.). Barcelona: Elsevier.

- Herdman, T., Kamitsuru, S., & NANDA International. (2019). Nanda international, inc.: Diagnósticos
enfermeros, definiciones y clasificación: 2018-2020 (11ª ed.). Barcelona: Elsevier.

Aldizkariak

- Cultural Competence in Healthcare. Cummings Graduate Institute for Behavioral Health Studies.
Disponible en: https://azhin.org/c.php?g=682744&p=4899137

- Centro español para los cuidados de salud basados en la evidencia. Evidencia en cuidados. Recursos de investigación en cuidados (Investen-ISCIII). Disponible en: http://www.evidenciaencuidados.es

- Best Practice Guidelines. Registered Nurses' Association of Ontario. Disponible en: http://rnao.ca

- Herramienta online para la consulta y diseño de Planes de Cuidados de Enfermería. NNNConsult.
Elsevier. Disponible en: http://www.nnnconsult.com

- U.S. National Library of Medicine. PubMed. Disponible en: https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed

- Country comparison by Hofstede. Disponible en: https://www.hofstede-insights.com/countrycomparison

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala