Zinematika mandibularra

Zinematika mandibularra

Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu konbentzionalean, pazientearen zinematika mandibularra arku gotikoa, pantografoa edo axiografoa bezalako gailuekin erregistratu ohi da, ondoren artikuladore mekanikora transferituz bertan pazientearen mugimendu errealak simulatu ahal izateko (1 irudia).Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu konbentzionalean, pazientearen zinematika mandibularra arku gotikoa, pantografoa edo axiografoa bezalako gailuekin erregistratu ohi da, ondoren artikuladore mekanikora transferituz bertan pazientearen mugimendu errealak simulatu ahal izateko (1 irudia).

1 IRUDIA. Pantografo bidezko zinematika mandibularraren erregistroa.

Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu digitalean aldiz, zinematika mandibularra modu birtualean erregistratzea ahalbidetzen duten gailuak garatu dira. Hala ere, gailu hauek badituzte zenbait gabezia: muntaketa denbora luzeak, erabiltzeko zailtasuna, kostu altua, eta abar. Hori dela eta, ikerketa-ildo honen helburua gaur egungo merkatuaren beharrizan tekniko eta ekonomikoak betetzen dituen zinematika mandibularraren erregistrorako gailu bat garatzea eta baliozkotzea da.

Ikerketa-ildo honetan eginiko aurrerapenak aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluen bidez zein nazioarteko kongresuetan aurkeztutako komunikazioen bidez hedatu dira.