Inpresio Digitala

Inpresio Digitala

Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu digitalean, hortz-uztaien igeltsuzko modeloak inpresio digital deritzen erreplika digitalengatik ordezkatuak izan dira (1A irudia). Gaur egun, erreplika hauek eskaner intraoralen bidez zuzenean pazientearen aho barrunbetik eskuratu daitezke, igeltsuzko errepliken beharrik gabe (1B irudia).Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu digitalean, hortz-uztaien igeltsuzko modeloak inpresio digital deritzen erreplika digitalengatik ordezkatuak izan dira (1A irudia). Gaur egun, erreplika hauek eskaner intraoralen bidez zuzenean pazientearen aho barrunbetik eskuratu daitezke, igeltsuzko errepliken beharrik gabe (1B irudia).

1 IRUDIA. Inpresio digitala eta hau zuzenean pazientearen aho-barrunbetik eskuratzeko prozesua. A, inpresio digitala. B, eskaner intraoralaren bidez inpresio digitala eskuratzeko prozesua.

Hala ere, azken urteetan argitaratutako ikerlanen arabera, eskaner intraoralen bidez eskuratutako inpresio digitalek hainbat gabezia aurkezten dituzte: zehaztasun falta eremu luzeei dagozkienean, zehaztasuna in vivo ebaluatzeko zailtasunak, hortzik gabeko pazienteengandik eskuratzeko zailtasunak, eta abar. Hori dela eta, ikerketa-ildo honen helburua gabezia hauei konponbidea ematea da.

Orain arte ikerketa-ildo honetan eginiko aurrerapenak aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluen bidez hedatu dira. Gainera, ikerketa-ildo honen baitan doktorego tesi bat ere defendatu da.

Artikuluak aldizkarietan

Doktorego tesiak

Eskaner intraoralen zehaztasun azterketa eta paziente edentuluen inpresio digitala hobetzeko metodologia.

Doktoregaia:
Mikel Iturrate Mendieta
Urtea:
2019
Unibertsitatea:
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
Zuzendaria(k):
Eneko Solaberrieta Mendez
Deskribapena:

Teknologia berrietan oinarrituriko gailuak odontologian ere integratzen hasiak dira. Gailu hauetako bat eskaner intraorala da eta bere funtzioa, inpresio digitalak edo hortz-uztaien erreplika digitalak egitea da, ohikoak diren igeltsuzko erreplikak ordezkatuz. Erreplika hauekin odontologoek, espezialitate ezberdinetan dituzten beharrei erantzunez, errestaurazio eta errehabilitazio lanak diseinatu eta gauzatu ditzakete. Baina gailu hauek ez daude odontologiako lan-fluxu digitalean integraturik, beraiekin atzematen diren inpresio digitalen zehaztasuna oraindik zalantzan dagoelako, bereziki hortz-uztai osoko inpresioak direnean. Inpresio digital hauen zehaztasuna aztertu duten lan ugari argitaratu dira baina batez ere kasu kliniko konkretuetan lortzen diren emaitzak aztertuz edo prozedura konbentzional bidez lortzen diren inpresioekin lortzen diren emaitzak konparatuz. Horrez gain, azterketa hauek orokorrean in-vitro egin izan dira egiazkotasun erreferentziak izateko zailtasunak argudiatuz. Bestalde, eskaner intraoralak badituzte beste mugapen batzuk ere. Besteak beste, hortz gabeko eremu zabalak edo eremu edentuluen inpresio digitalak atzematea. Guzti honi erantzun asmoz, Doktorego Tesi honetan, aipaturiko bi behar hauei konponbidea emateko bi metodologia proposatu eta frogatu dira. Batetik, eskaner intraoralen zehaztasuna hortz-uztai osoan eta in-vivo aztertzeko metodologia eta bestetik, eremu edentulu zabalak dituzten pazienteen inpresio digitalak atzematekoa. Bi metodologia hauek, merkatuan erreferente diren 3 eskaner intraoralekin frogatu dira emaitza onak lortuz. Frogak in-vitro egin badira ere, eskaner intraoralen zehaztasuna neurtzeko metodologia aproposa dela frogatu da. Eremu edentuluak eskaneatzeko proposaturiko teknikak ere, inpresio digitalen zehaztasuna modu esanguratsuan hobetzen duela frogatu da. Horrez gain, erabilitako eskaner intaoralen arteko konparaketa ere egin da, kasu bakoitzean zein den zehaztasun balio hobeak ematen dituena baloratuz.

Esteka informazio gehigarriarekin: