Hozkada digitala

Hozkada digitala

Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu konbentzionalean, barailako hortz-uztaiaren igeltsuzko modeloa artikuladore mekanikoan muntatzeko zein artikuladore mekanikoaren zenbait parametro doitzeko argizarian eginiko hozkada erregistroak erabili ohi dira (1A irudia).

1 IRUDIA. Argizarian eginiko hozkada erregistroa.

Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu digitalean aldiz, hozkada erregistro hauek hozkada digital deritzen erregistro birtualengatik ordezkatuak izan dira (2A irudia). Gaur egun, erregistro hauek eskaner intraoralen bidez zuzenean pazientearen aho barrunbetik eskuratu daitezke (2B irudia).

2 irudia. Hozkada digitalaren adibide bat.

Hala ere, eskaner intraoralen bidez eskuratutako hozkada digitalen zenbait aspektu ezezagunak dira: hauen bidez eskuratutako kontaktu puntuen zehaztasuna, hauen baliagarritasuna barailako hortz-uztaien inpresio digitalak artikuladore birtualean muntatzeko, hauen eskuratzean faktore desberdinek duten eragina, eta abar. Hori dela eta, ikerketa-ildo honen helburua aspektu ezezagun hauek ikertzea da.

Orain arte ikerketa-ildo honetan eginiko aurrerapenak aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluen bidez hedatu dira.

Artikuluak aldizkarietan

Evaluation of repeatability of different alignment methods to obtain digital interocclusal records: An in vitro study

Egileak:
Xabier Garikano, Xabier Amezua, Mikel Iturrate, Eneko Solaberrieta
Urtea:
2022
Aldizkaria:
The Journal of Prosthetic Dentistry (JPD)
ISBN/ISSN:
ISSN: 0022-3913 / eISSN: 1097-6841
DOI:
10.1016/j.prosdent.2022.07.014
Deskribapena:

JCRn sartutako aldizkari batean argitaratutako artikulua