Dinamika mandibularra

Dinamika mandibularra

Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu konbentzionalean, oklusioaren dinamika paper artikularra erabiliz hortzaginetan geratzen diren tinta aztarnen tamainatik ondorioztatu ohi da. Hortzen gaineko indarraren eta markatutako azaleraren tamainaren arteko erlazio bat egon badaiteke ere, badira hainbat arrazoi odontologoaren interpretazioa oso esanguratsua dela eta honek diagnostiko oker batera eraman dezakeela pentsatzeko. Gainera, teknika honek ez du denboran zeharreko oklusio kontaktuen eta hauetan ematen diren indarren bilakaeraren analisirik ahalbidetzen. Hori dela eta, azken urteetan, denboran zeharreko oklusio kontaktuen kokapenaren eta hauetan ematen diren indarren magnitudearen analisia gauzatzeko dinamika mandibularra digitalki erregistratzea ahalbidetzen duten gailu elektronikoak garatu dira (1 irudia).

1 IRUDIA. Dinamika mandibularraren erregistroa eta honen analisi digitala. A, dinamika mandibularraren erregistro digitala. B, dinamika mandibularraren analisi digitala.

Hala ere, azken urteetan argitaratutako ikerlanen arabera, gailu hauen bidez eginiko dinamika mandibularraren erregistroek zenbait gabezia aurkezten dituzte:3 zehaztasun falta oklusio kontaktuen kokapenean, eskuratutako datuak inpresio digitalekin lerrokatzeko arazoak, eta abar. Hori dela eta, ikerketa-ildo honen helburua gabezia hauei konponbidea ematea da.

Ikerketa-ildo honetan eginiko aurrerapenak aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluen bidez hedatu dira.

Artikuluak aldizkarietan

— 4 elementu orrialdeko
1 - 4 erakusten 5 emaitzetatik.

Patenteak

Method and system of dental occlusion measurement and virtual deployment

Mota:
Patentea
Ikertzailea(k):
Eneko Solaberrieta Mendez
Urtea:
2019
Esteka informazio gehigarriarekin: