Artikuladore birtuala
Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu digitalean, artikuladore mekanikoak artikuladore birtualengatik ordezkatuak eta/edo osatuak izaten ari dira. Artikuladore birtual hauek, besteak beste, honako abantaila hauek aurkezten dituzte:
- Oklusioaren analisi zinematiko bat gauzatzea ahalbidetzen dute
- Odontologia arloko CAD/CAM sistemen bidez modu estatikoan diseinaturiko hortz-protesi eta hortz-errestaurazioak zinematikoki zuzentzea ahalbidetzen dute
Azken urteetan, gainera, artikuladore birtualen aukeraketa eta erabilera errazteko, artikuladore mekanikoetan oinarritutako artikuladore birtualak garatu dira (1 irudia). Artikuladore mekanikoetan oinarritutako artikuladore birtual hauek, gainera, honako abantaila hauek ere aurkezten dituzte:
- Artikuladore birtualekin eskuratutako emaitzak artikuladore mekanikoekin eskuratutako emaitzekin konparatzea ahalbidetzen dute
- Artikuladore mekanikoetan existitzen ez diren doikuntza berriak sartzea ahalbidetzen dute
Hori dela eta, artikuladore mekanikoetan oinarritutako artikuladore birtual hauek odontologia arloko ordenagailuz lagundutako diseinu eta fabrikazioko (CAD/CAM) sistema gehienetan integratuak izan dira. Azpimarratu beharra dago artikuladore birtual hauen garapenean ikerketa talde honetako kideak aitzindariak izan direla. Hala, ikerketa-ildo honen helburua artikuladore birtual hauen analisi eta garapenarekin jarraitzea da.
Ikerketa-ildo honetan eginiko aurrerapenak aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluen bidez zein nazioarteko kongresuetan aurkeztutako komunikazioen bidez hedatu dira.