Arku Fazial Birtuala

Arku Fazial Birtuala

Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu konbentzionalean, arku fazial erregistroak puntu anatomiko batekiko edo batzuekiko masailezurreko hortz-uztaiaren erlazio espaziala erregistratzeko erabiltzen dira, ondoren erlazio hau artikuladore mekanikora transferituz bertan masailezurreko hortz-uztaiaren modeloa artikuladorearen irekidura ardatzarekiko erlazio berean orientatzeko (1 irudia).

1 IRUDIA. Arku fazial erregistroa

Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu digitalean aldiz, arku fazial erregistro hauek arku fazial birtual teknikengatik ordezkatuak izan dira. Azpimarratu beharra dago arku fazial birtual teknika hauen garapenean ikerketa talde honetako kideak aitzindariak izan direla lehenengo arku fazial birtual teknika kontsideratu daitekeena garatu baitzuten. Harrezkero, arku fazial birtual teknika desberdinak aurkeztu dira. Teknika hauen artean ikerketa talde honetako kideek garatutako azken arku fazial birtual teknika nabarmendu daiteke, hau da, masailezurreko hortz-uztaiaren inpresio digitala lehenengo pazientearen aurpegiaren 3D erreplika digitalarekin lerrokatzean eta ondoren artikuladore birtualera transferitzean dantzan teknika (2 irudia), teknika honek paziente birtual deiturikoa eskuratzea ahalbidetzen duelako.

2 IRUDIA. Inpresio digitala lehenengo pazientearen aurpegiaren 3D erreplika digitalarekin lerrokatzean eta ondoren artikuladore birtualera transferitzean dantzan arku fazial birtual teknika.

Hala ere, teknika hauen zehaztasuna gutxi aztertu da. Hori dela eta, ikerketa-ildo honen helburua arku fazial birtual teknika desberdinen zehaztasuna aztertzea eta azterketa hauen emaitzetatik abiatuta arku fazial birtual optimo bat garatzea da.

Orain arte ikerketa-ildo honetan eginiko aurrerapenak aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluen, nazioarteko kongresuetan aurkeztutako komunikazioen zein patenteen bidez hedatu dira.

Artikuluak aldizkarietan

Analysis of the influence of the facial scanning method on the transfer accuracy of a maxillary digital scan to a 3D face scan for a virtual facebow technique: An in vitro study

Egileak:
Xabier Amezua, Mikel Iturrate, Xabier Garikano, Eneko Solaberrieta
Urtea:
2022
Aldizkaria:
The Journal of Prosthetic Dentistry (JPD)
Eragin-faktorea:
46
Kuartila:
Q1
Liburukia:
128
Hasierako orria - Amaierako orria:
1024 - 1031
ISBN/ISSN:
ISSN: 0022-3913 / eISSN: 1097-6841
DOI:
10.1016/j.prosdent.2021.02.007
Deskribapena:

JCRn sartutako aldizkari batean argitaratutako artikulua