Arku Fazial Birtuala
Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu konbentzionalean, arku fazial erregistroak puntu anatomiko batekiko edo batzuekiko masailezurreko hortz-uztaiaren erlazio espaziala erregistratzeko erabiltzen dira, ondoren erlazio hau artikuladore mekanikora transferituz bertan masailezurreko hortz-uztaiaren modeloa artikuladorearen irekidura ardatzarekiko erlazio berean orientatzeko (1 irudia).
Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu digitalean aldiz, arku fazial erregistro hauek arku fazial birtual teknikengatik ordezkatuak izan dira. Azpimarratu beharra dago arku fazial birtual teknika hauen garapenean ikerketa talde honetako kideak aitzindariak izan direla lehenengo arku fazial birtual teknika kontsideratu daitekeena garatu baitzuten. Harrezkero, arku fazial birtual teknika desberdinak aurkeztu dira. Teknika hauen artean ikerketa talde honetako kideek garatutako azken arku fazial birtual teknika nabarmendu daiteke, hau da, masailezurreko hortz-uztaiaren inpresio digitala lehenengo pazientearen aurpegiaren 3D erreplika digitalarekin lerrokatzean eta ondoren artikuladore birtualera transferitzean dantzan teknika (2 irudia), teknika honek paziente birtual deiturikoa eskuratzea ahalbidetzen duelako.
Hala ere, teknika hauen zehaztasuna gutxi aztertu da. Hori dela eta, ikerketa-ildo honen helburua arku fazial birtual teknika desberdinen zehaztasuna aztertzea eta azterketa hauen emaitzetatik abiatuta arku fazial birtual optimo bat garatzea da.
Orain arte ikerketa-ildo honetan eginiko aurrerapenak aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluen, nazioarteko kongresuetan aurkeztutako komunikazioen zein patenteen bidez hedatu dira.