3D ingeniaritza

3D ingeniaritza

Kapital- eta kontsumo-ondasunekin erlazionatutakoa bezalako industria-sektoreetan produktuaren pertsonalizazioa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Honek, azken urteetan sektore hauetako enpresa asko masa ekoizpenetik ekoizpen pertsonalizatura aldatzea eragin du. Horretarako beharrezkoa izan da ekoizpen prozesu berriak ezartzea. Modu honetan, industria sektore hauetan ordenagailuz lagundutako diseinuaren eremuko eta honekin erlazionaturiko alderantzizko ingeniaritza, diseinu generatiboa, fabrikazio aditiboa eta errealitate areagotua bezalako eremuetako teknologiak sartu dira. Hori dela eta, ikerketa-ildo honen helburua Euskal Herrian, eta bereziki Gipuzkoan, finkatutako kapital- eta kontsumo-ondasunekin erlazionatutako industria-sektoreko enpresa desberdinen prozesuetan eremu horietako teknologiak ezarri ahal izateko beharrekoa den ikerketa egitea da. Modu honetan, RIS3 Euskadi txostenean zehaztutako fabrikazio aurreratua lehentasun estrategikoekin eta Eusko Jaurlaritzak arlo honi zuzenduta garaturiko «Basque Industry 4.0» estrategia espezifikoaren aldeko apustuarekin bat eginez, Euskal Herrian, eta bereziki Gipuzkoan, epe ertain batean ondorengo helburuetara iristen laguntzea bilatzen da:

  • Teknologia adimendunak sartzea euskal enpresa eta industrien bitarteko eta produkzio sistemetan
  • Gaitasun eta teknologia gorakor berriak aprobetxatzea produktu eta prozesu berrietan
  • Material aurreratuak txertatzea balio erantsi handiagoko konponbideetan edo prozesu hobetuetan
  • Erabiltzen diren baliabideen eraginkortasuna eta sostengarritasuna zaintzea
  • Balio erantsi handiko zerbitzuak integratzea

Aldaketa teknologiko zein industrialek eragin handia daukate ingeniaritza grafikoaren eremuko unibertsitate irakaskuntzan. Hori dela eta ikerketa talde hau arlo honetako irakaskuntza metodo berriak garatzeko lanean ere ari da.

Orain arte ikerketa-ildo honetan eginiko aurrerapenak nazioarteko kongresuetan aurkeztutako komunikazioen bidez hedatu dira.

Komunikazioak kongresuetan

Konferentzia Nazioartekoa

31th International Conference on Graphics Engineering (INGEGRAF 2022)

Noiz eta non

Noiztik: 2022/06/29 Noiz arte: 2022/07/01

Deskribapena

Malaga, Espainia

Komunikazioaren informazioa

  • Izenburua: Development of an application with augmented reality to improve spatial visualization
  • Egileak: Brian Rivero, Xabier Amezua, Mikel Iturrate, Xabier Garikano, Angel Perez, Gaizka Erkizia, Eneko Solaberrieta