XSLaren edukia
Elektromagnetismoa II
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 36 | 54 |
Mintegia | 3 | 4.5 |
Gelako p. | 21 | 31.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Ikasleak irakasgai honetan lortu behar dituen GAITASUNAK ondokoak dira:
- Elektromagnetismoaren eta bere aplikazioen oinarrizko printzipioak argitasunez ulertzeko behar dituen ezagutzak lortu behar ditu.
- Elektromagnetismoaren eta bere aplikazioekin sortutako problema ezberdinak ebazteko beharrezkoak diren planteamendu eta teknika egokiak menperatzea.
- Elektromagnetismoari buruz sortutako problemak eta galderak ahoz eta idatziz ondo erakustea, horrela komunikazio zientifikoarenganararekiko trebetasuna landuz.
Ikasleak irakasgai honetan izan behar dituen HELBURUAK eta lortu behar dituen ezagutzak ondokoak dira:
- Bi dimentsiotako problema elektrostatikoen ebazpena, bai aldagai banaketaren metodoearen bidez eta baita karga irudikarien metodoarekin ere.
- Eremu elektromagnetikoaren hedapenaren legeak dielektrikoetan eta eroaleetan, eta baita bi ingurune desberdinen arteko muga-gainazaletan ere eta problemen ebazpena baldintza horietan.
- Eremu elektromagnetikoaren hedapenaren legeak uhin gida errektangeluarretan. Geometria errektangeluarreko kabitate erresonatzaileen propietateak eta erresonantziako baldintzak.
- Karga higikorrek sortutako uhin elektromagnetikoen erradiazioaren oinarriak, bereziki erradiazio dipolarra eta antenen eta atomoen erradiazioa.
- Materiaren polarizazioaren, eroankortasun elektrikoaren eta imanazioaren mekanismo mikroskopikoak, eta dagozkion ekuazio makroskopikoen ezaguera ere. Supereroankortasunaren deskribapen laburra. Materiaren ezaugarri elektrikoen eta magnetikoaren problema sinpleen ebazpena.
- Kargen, korronteen, eremuen eta potentzialen transformazioen propietateak, erreferentzia-sistemaren aldaketarekin (Elektromagnetismoaren formulario erlatibista) eta eremuen eta potentzialen transformazioen problema sinpleen ebazpena.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1.-Eremu estatikoetarako muga-problemak:
Maxwellen ekuazioak hutsean eta ingurune jarraituetan.
Poisson eta Laplace ekuazioen ebazpenaren propietate orokorrak.
Laplace ekuazioaren ebazpenak bi dimentsiotan.
Karga irudikarien metodoa.
Muga-problemak magnetostatikan.
Metodo numerikoetarako sarrera.
2.-Uhin elektromagnetikoak mugarik gabeko ingurunetan:
Eremu elektromagnetikoaren hedapena: uhin ekuazioa.
Energiaren eta momentuaren kontserbazio-legeak eremu elektromagnetikoan. Poynting bektorea. Erradiazio-presioa.
Uhin lauak eta monokromatikoak dielektrikoetan. Polarizazioa.
Uhin lauak eroaleetan: errefrakzio-indize konplexua, pelikula-efektua.
3.-Uhin elektromagnetikoak ingurune mugatuetan:
Uhin elektromagnetikoen islapena eta errefrakzioa. Fresnelen ekuazioak.
Uhin gidatuen hedapena.
Uhin-gida errektangeluarrak: ebakidura maiztasuna.
Kabitate erresonanteak.
4.-Uhin elektromagnetikoen erradiazioa:
Potentzialen uhin-ekuazioa, kontraste-transformazioak.
Potentzial atzeratuak eta eremu elektromagnetikoaren garapen multipolarra.
Erradiazio dipolar elektrikoa.
Erradiazio dipolar magnetikoa.
Antenak: igorleak eta hartzaileak.
5.-Materiaren teoria elektromagnetikoa:
Dielektrikoen teoria mikroskopikoa.
Permitibitatearen mendekotasuna maiztasunarekin.
Eroaltasuna solidoetan.
Magnetismoa materia (para-, dia-, ferro-magnetismoa eta histeresia)
Magnetismoaren teoria mikroskopikoa.
Supereroaleak.
6.-Erlatibitatea eta Elektromagnetismoa:
Maxwellen ekuazioen transformazio-propietateak.
Einsteinen hipotesia eta Lorentzen transformazioa.
Tetrabektoreak. Elektromagnetismoaren formulazio kobariantea.
Kargen eta korronteen transformazioak, kuadripotentziala.
Eremu elektromagnetikoaren transformazioa: abiadura konstantez higitzen den kargaren eremua.
Eremu elektromagnetiko tentsorea eta Maxwellen ekuazioak. Elektromagnetismoaren formulazio kobariantea.
MetodologiaToggle Navigation
Dozentziaren metodo bi erabiliko dira ikasgai honetan, hain zuzen ere:
- Teoriaren edikiak lantzeko ikasgelako klase magistralak, eta baita ere ikasgelako klase praktikoak ariketak lantzeko.
- Ebaluazio jarraitua garatzeko, kurtsoaren zehar berezko ebaluazioaren test-ak proposatuko dira.
ECTS kredituak: 6 (150 ordu: 60 gelako orduak eta 90 ordu ikaslearen lana)
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
1.- EBALUAZIO JARRAITUA:
Azterketa partzialak egingo dira (2 azterketa, 3 gai sartuko direlarik).
- Eskola orduetan egingo dira.
- Bigarren azterketa egiteko, ikasleak lehenengo azterketa gainditu behar du eta bere notak >=4 izan behar du.
OHARRA: irakasgaia gainditzeko, batazbesteko notak >= 5 izan behar du.
Kurtsoaren zehar berezko ebaluazioaren test-ak proposatuko dira.
EM-II ikasgaiaren nota finala (NF):
NF = Azterketa Partzialen batazbesteko nota + 0,15 x Test-ean lortutako nota
*************************
2.- EBALUAZIO FINALA:
Ikasleak ez badu gainditzen edo ez bada aurkezten "ebaluazio jarraituaren" prozedura(n), irakasgaiaren kalifikazioa izango da Azken Azterketaren nota.
EM-II ikasgaiaren nota finala (NF):
NF = Azken Azterketaren nota (Ohiko Deialdian)
__________________________
UKO EGITEA
Ikaslea ez bada aurkezten azterketa finalera, "Ez Aurkeztua" izango da bere kalifikazioa.
__________________________
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Eskoletako material guztia eta material/webgune interesgarriak, EGELA plataforman agertuko direnak: https://egela.ehu.es
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
1) J.R. Reitz y, F.J. Milford y R.W. Christy. FUNDAMENTOS DE LA TEORIA ELECTROMAGNETICA, Addison-Wesley Iberoamericana, Delaware (1996)
2) P. Lorrain y D.R. Corson CAMPOS Y ONDAS ELECTROMAGNETICOS, Selecciones Científicas, Madrid (1979)
3) David J. Griffiths, INTRODUCTION TO ELECTRODYNAMICS, Prentice-Hill Inc. USA-1999
4) R.K. Wagness, CAMPOS ELECTROMAGNETICOS, Limusa, México DF (1983).
5) M.A. Plonus, ELECTROMAGNETISMO APLICADO, Reverté, Barcelona (1982).
Gehiago sakontzeko bibliografia
6.- ELECTRODINAMICA CLASICA, J.D. Jackson, ed. Alhambra Universidad, Madrid (1980).
Laguntzeko bibliografia:
7.- MANUAL DE MATEMATICAS, I. Bronshtein y K. Semendiaev, Ed. Rubiños, Madrid (1993).
Aldizkariak
Revista Española de Física
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-10:30 | 09:30-10:30 | 09:30-10:30 | 09:30-10:30 |
01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-09:30 |
01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-10:30 |
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-10:30 | 09:30-10:30 |
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-10:30 | 09:30-10:30 | 09:30-10:30 | 09:30-10:30 |
31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-10:30 |
31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-09:30 |
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-10:30 | 09:30-10:30 |