XSLaren edukia

Sentsoreak eta Eragingailuak

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3552.5
Mintegia57.5
Gelako p.57.5
Laborategiko p.1015
Ordenagailuko p.57.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikastaroan lortu beharreko gaitasun orokorrak honekin erlazionatutako beste irakasgai batzuekin batera deskribatzen dira, “Tresneria eta Kontrola” moduluan aurkitzen direnak:

1) Datuak eskuratzeko eta seinaleak egokitzeko sistema elektronikoen diseinu-metodoak kudeatzea, izaera ezberdineko sentsoreak barne.

2) Tresneria-laborategiak aplikazio ezberdinetan erabiltzeko gai izatea, neurketa-automatizaziorako eta kontrol automatikoko aplikazioetarako gailuen erabilera barne.

3) Begizta itxiko kontrolagailuak diseinatzea benetako aplikazioetarako, eragingailuen erabilera barne, zarata prozesatzea eta perturbazioen eragina bezalako arazoak ere kontutan izanik.

4) Tresneria eta kontrol laborategiko ingurunean denbora errealean erabiltzeko sistema informatikoak ezagutzea.

5) Ezagutzak, emaitzak eta ideiak idatziz komunikatzeko, egindako lanari buruzko txostenak idazteko eta dokumentatzeko gai izatea.





Irakasgaian landu beharreko gaitasun orokorrak “Tresneria eta Kontrola” moduluko gaitasunak dira. Hala ere, irakasgai hau egitean lortzen diren gaitasun konkretuak aipatu ditzakegu:

1) Ohiko sentsore eta eragingailuen funtzionamendua ikasi, bai klasikoak bai modernoak, printzipio fisikoak ulertuz baina ikuspegi praktikoa ere landuz.

2) Seinaleak egokitzeko zirkuituen oinarriak ezagutu

3) Neurketa eta kontrola egiteko sistemak osatzen dituzten elementuen aukeraketa egiteko beharrezko irizpideak ezagutu.

4) Laborategian sentsore eta eragingailuekin praktikatu, prozesu industrialak automatizatzeko eta neurketa eta kontrola egiteko sistemak muntatzeko gai izan.





Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Ikastaroan lortu beharreko gaitasun orokorrak honekin erlazionatutako beste irakasgai batzuekin batera deskribatzen dira, “Tresneria eta Kontrol” moduluan aurkitzen direnak:

1) Datuak eskuratzeko eta seinaleak egokitzeko sistema elektronikoen diseinu-metodoak kudeatzea, izaera ezberdineko sentsoreak barne.

2) Tresneria-laborategiak aplikazio ezberdinetan erabiltzeko gai izatea, neurketa-automatizaziorako eta kontrol automatikoko aplikazioetarako gailuen erabilera barne.

3) Begizta itxiko kontrolagailuak diseinatzea benetako aplikazioetarako, eragingailuen erabilera barne, zarata prozesatzea eta perturbazioen eragina bezalako arazoak ere kontutan izanik.

4) Tresneria eta kontrol laborategiko ingurunean denbora errealean erabiltzeko sistema informatikoak ezagutzea.

5) Ezagutzak, emaitzak eta ideiak idatziz komunikatzeko, egindako lanari buruzko txostenak idazteko eta dokumentatzeko gai izatea.

1. Sarrera

Neurketa eta kontrol sistemak. Sentsore eta eragingailuen sailkapena. Ezaugarri estatiko eta dinamikoak .

2. Magnitude mekanikoak neurtzeko sentsore erresistikorrak

Potentsiometro eta tentsio-galgak

3. Sentsore eta eragingailu elektromagnetikoak

Zirkuitu magnetikoak. Korronte trifasikoa. Motore elektrikoak. Takogeneradoreak. Sinkroak eta resolvers-ak

4. Sentsore induktibo eta kapazitiboak

Hurbilketa eta presentzia detektagailuak. LVDT.

5. Tenperatura eta hezetasun sentsoreak

RTDs, NTC, termopareak, pirometro optikoak. Hezetasun sentsoreak.


6. Sentsore eta eragingailu piezoelektrikoak

Efektu-piezoelektrikoa. Sentsore piezoelektrikoak. Eragingailu piezoelektrikoak. Ultrasoinuan oinarritutako sentsore eta eragingailuak

7. Posizio kodetzaile eta beste sentsore digitalak.

Kodetzaile inkremental eta absolutuak. Sentsore autoresonanteak eta beste sentsore digital batzuk.

8. Sentsore optikoak.

Fotodiodoak, fotoerresistentziak, fotomultiplikatzaileak, irudi-kaptadoreak. Zuntz optikoa.


9. Sentsore eta eragingailu magnetikoak.

Eremu magnetikoko sentsoreak. Sentsore magnetoelastikoak. Eragingailu magnetostriktiboak. Beste eragingailu magnetiko batzuk.



Saio praktikoak jarduera hauen inguruan egituratzen dira:

1. Maila-sentsore kapazitibo baten linealtasuna.

2. Galgak extensiometrikoak

3. Karga-zelula baten funtzionamenduaren analisia.

4. Tenperatura-sentsoreak.

5. Zirkuitu magnetikoak. Motor elektrikoak.

6. Posizio-kodetzaile inkrementala.

7. Etiketa magnetoelastikoak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasleak eskola magistraletan (M) azalpen teorikoak emango ditu, beti aldez aurretik ikasleei apunteak emanez, klasean zalantzak eta eztabaidak sustatuz. Gelako praktiketan eta mintegietan metodologia aktiboak erabiltzen dira, gelako praktiketan ariketen ebazpenak aztertuz eta mintegietan irakasgaiarekin erlazionatutako eta ikasleek aukeratutako gai ezberdinak landuz.

Talde-lana ere sustatzen da, bai mintegien aurkezpenetan edota ariketen ebazpen ezberdinetan.

Laborategiko praktiketan (GL + GO) gailu errealen diseinu, inplementazio eta neurketa experimentala burutzen da.



Irakasleek tutoretza-ordutegi ofiziala dute, GAURen kontsulta daitekeena. Nolanahi ere, irakasleak ahal izanez gero edozein beste momentutan hitzordu daiteke tutoretza.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaian ebaluaketa jarraitua erabiliko da, amaierako azterketa batekin osatuta. Modu honetan, saio praktikoen txostenen garapena eta edukia, gai bakoitzean proposatutako ariketak, mintegietan izandako parte-hartzea eta klasearen garapenean ikasleen jarrera eta partaidetza banaka baloratzen dira. Horrez gain, taldean lan egiteko gaitasuna ere baloratuko da.

Ebaluazio jarraituko irizpideak hauek izango dira:



1. Banaka ebatzitako ariketak, galdetegiak eta beste lan batzuk. Kalifikazio finalaren %30.

2. Klaseen garapenean aktiboki parte hartzea. Kalifikazio finalaren %5.

3. Praktiken jarrera eta txostenak. Kalifikazio finalaren %20.

4. Azterketa finala. Kalifikazio finalaren %45.



1. puntua kalifikatzeko, irakaslearen irizpidearen arabera, gai bakoitzean proposatutako ariketen artean bat edo gehiago entregatu beharko dira. Era berean, puntu honetan aldez aurretik abisatu gabe klase-orduetan egindako proba laburren ebaluazioa sartu daitezke. Proba hauek galdesortak, galdera laburrak edo ariketak izan daitezke.

3. puntuan, laborategiko jarrera eta praktika-txostena baloratuko dira. Txosten hori ikasgaiaren eGelan argitaratutako jarraibideen arabera egingo da. Ez da txostenik ebaluatuko laborategiko saiora joan ez bada. Praktikak ez egiteak etengabeko ebaluazioaren modalitatean gainditzea eragozten du, beharrezkoa den gutxieneko nota lortzea eragozten baitu (ikusi aurrerago).

Azken azterketak (4. puntua) hiru atal dauzka:

- Test motako 15 galderako bloke bat.

- 5 galdera laburreko bloke bat.

- Ariketa bloke bat (2 normalean).



Irakasgaiaren eGelan galdera moten eta proposatzen diren ariketen ideia bat egiteko azterketa-ereduak aurkitu daitezke.

Irakasgaia gainditzeko, beharrezkoa da gehieneko kalifikazioaren % 50 lortzea gutxienez, hau da, 10etik 5 puntu lortzea. 3. puntuan (praktikak eta txostenak egitea), esleitutako puntuazioaren erdia lortu behar da gutxienez (puntu bat 2tik), eta 4. puntuan (azken azterketa), berriz, 2 puntu 4.5etik.

Ikasleak, ikasturte hasieratik 9 asteko epean, idatziz, ebaluaketa jarraituari uko egiteko eskubidea du. Kasu honetan kalifikazioa proba bakar baten bidez lortuko da. Proba horretan, irakasgaiko gaitasun guztien eskurapena ebaluatuko da. Proba hori ebaluazio jarraituko sisteman egindakoez bestelakoa izan daiteke, eta irakasgaiaren praktikei dagokien zati bat izango du. Horiek ikasturtean zehar egin eta gainditu badira, komeni den bezala, dagokion kalifikazioaren ehunekoa mantenduko da (azken notaren % 20).

Azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa aurkezteke izan dadin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Bibliografian adierazitako liburuak, denak liburutegian eskuragarri daudenak.
Irakasleak klasean landuko den material ezberdina EGELAn jarriko du.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1) Instrumentación Electrónica. Miguel A. Pérez García y otros. Editorial Thomson, Madrid 2004.
50 euros aprox. Existen 2 ejemplares en la Biblioteca de Alumnos (BceA).

2) Sensores y acondicionadores de señal. Ramón Pallás Areny. 4ª Ed. Editorial Marcombo, Barcelona. 2005.
45 euros aprox. Existe 1 ejemplar en la Biblioteca de Alumnos (BceA).

3) Instrumentación aplicada a la Ingeniería. J. Fraile-Mora y otros. 3ª ed. Editorial Garceta, Madrid 2013. 45 euros aprox.

Gehiago sakontzeko bibliografia

4) Sensors and Actuators. Control System Instrumentation. Clarence W. De Silva. Editorial CRC Press. 2007.
85 euros aprox. Existe 1 ejemplar en la Biblioteca de Investigación (BceI).
5) Máquinas Eléctricas. S. J. Chapman. 4ª Ed. Editorial Mc. Graw Hill. 2005.
61 euros aprox. Existe 1 ejemplar en la Biblioteca de Alumnos (BceA).

Aldizkariak

* Sensors and Actuators A: Physical (ISSN: 0924-4247). Elsevier. www.journals.elsevier.com/sensors-and-actuators-a-physical
* Sensors (ISSN 1424-8220). MDPI. www.mdpi.com/journal/sensors
* IEEE Sensors Journal (ISSN: 1530-437X). IEEEE. www.ieee-sensors.org/journals

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30

08:30-09:30

09:30-10:30

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

09:30-10:30

4-15

09:30-10:30

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

15:00-17:00

15:00-17:00

5-5

15:00-18:00

10-10

15:00-18:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-5

15:00-17:00

5-5

17:00-18:00

15:00-18:00

10-10

15:00-17:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

15:00-18:00

14-14

15:00-18:00

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

15:00-18:00

14-14

15:00-18:00

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30

08:30-09:30

09:30-10:30

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-6

15:00-17:00

6-11

17:00-18:00

9-11

15:00-17:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-9

15:00-17:00

6-11

15:00-18:00

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

15:00-18:00

13-13

15:00-18:00