XSLaren edukia
Tresneria I
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Gradu Bikoitza: Fisika + Ingeniaritza Elektronikoa
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 30 | 45 |
Mintegia | 5 | 7.5 |
Gelako p. | 5 | 7.5 |
Laborategiko p. | 10 | 15 |
Ordenagailuko p. | 10 | 15 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Irakasgai honetan lantzen diren gaitasunak honako hauek dira:
-Neurketa sistemen oinarrizko printzipioak deskribatu, kalibrazioa eta errorea barne.
-Magnitude fisiko ezberdinen neurketarako erabil daitezkeen sentsore ezberdinen funtzionamendu printzipioak eta berauen arazo praktikoak ezagutu.
-Zaratak eta interferentzia elektromagnetikoek tresneria elektronikoko sistemetan duten efektua identifikatu, eratorritako mugak ezagutu eta muga hauek minimizatzeko estrategiak aplikatzeko gai izan.
-Seinaleen sintesirako, datuen eskuratzerako eta seinaleen egokitzapenerako oinarrizko zirkuitu elektronikoak aztertu eta diseinatu.
-Tresneriako zirkuitu eta sistema elektronikoen analisi eta diseinurako tresna informatikoak trebeziaz erabili, baita tresneria birtuala eta neurketa tresnen kontrolerakoak ere.
-Oinarrizko tresneria elektronikoarekin erlazionatutako ezagutzak, emaitzak eta ideiak idatziz zein ahoz adierazteko gai izan.
Gaitasun hauek Ingeniaritza Elektronikoko Graduko eta Fisikako Graduko ikasketa planetan modulu edota irakasgai mailan definitutako eskumenetan lantzen diren gaitasunen zehaztapena dira.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. Sarrera
1.1 Tresneria elektronikora sarrera
Definizioak eta oinarrizko kontzeptuak. Neurketa sistema elektroniko baten oinarrizko funtzio eta blokeak. Aldagaiak eta seinaleak
1.2 Neurketa sistema baten ezaugarriak
Ezaugarri estatikoak: kalibrazio kurba. Ezaugarri dinamikoak. Erroreak eta kalibrazioa
1.3 Funtsezko kontzeptuak
Anplifikazioa. Potentzia. Anplifikadore operazionala. Diodoak
2. Sentsoreak
2.1 Sarrera
Transduktoreak eta sentsoreak. Oinarrizko transdukzio fenomenoak. Adimendun sentsoreak eta MEMSak
2.2 Sentsoreen sailkapena
Sailkapen irizpideak. Ohiko magnitudeak neurtzeko sentsoreak
2.3 Oinarrizko sentsoreen adibideak
Sentsore erresistiboak: Potentziometroak, RTDak, galga estentsiometrikoak, termistoreak. Sentsore kapazitibo eta induktiboak. Termopareak. Sentsore optoelektronikoak: Fotodiodo eta fototransistoreak
2.4 Magnitude elektrikoen neurketarako sentsoreak
Diodo bidezko potentzia detektorea
3. Seinale-egokitzapena
3.1 Sarrera
3.2 Anplifikazioa
Anplifikadore diferentziala. Transinpedantzia anplifikadorea. Anplifikadore logaritmikoa
Instrumentazio anplifikadorea. Transduktore zubi anplifikadorea.
3.3 Iragazketa
Sarrera. RC iragazki pasiboak. Iragazki aktiboak
3.4 OPAMPen mugapen praktikoak
Mugapen estatikoak (Asetasuna, Sarrera eta irteerako inpedantziak, Sarrerako polarizazio korronteak, Desbiderapen tentsioa, Modu komunaren baztertzea...). Mugapen dinamikoak (Banda zabalera, Slew-rate-a...)
4. Zarata eta interferentzia elektromagnetikoak
4.1 Sarrera
4.2 Zarata
Funts matematikoak. Zarata termikoa. 1/f Zarata. Zarata OPAMPean. Zarataren eragina zirkuitu eta sistemetan. Zarata figura. Fase zarata
4.3 Interferentzia elektromagnetikoak
Testuingurua eta definizioak. Kondukzio bidezko akoplamendua. Akoplamendu kapazitibo eta induktiboa. Erradiazio bidezko akoplamendua
4.4 Neurketak zarataren presentzian
Lock-in anplifikadorea.
5. Seinaleen sorrera eta sintesia
5.1 Zirkuitu multibibratzaileak
Multibibratzaile astableak eta monoegonkorrak. 555 tenporizadore integratua. Astablea 555 zirkuitu integratuarekin. Monoengokorra 555 zirkuitu integratuarekin
5.2 Osziladore harmonikoak
Oszilazio baldintzak. RC sareak eta OPAMP-arekin eraikitako osziladoreak. LC osziladoreak. VCO: Voltage Controlled Oscillators. Osziladoreen ezaugarri bereizgarriak. Kristaletan oinarritutako osziladoreak
6. Datuen eskuratzea eta tresneriaren kontrola
6.1 Datu-eskuratze sistemak
6.2 Tresneriarako softwarea
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaia eskola magistral, eskola praktiko eta mintegietan oinarritzen da. Eskola praktikoei dagokienez, gelako praktikez gain, laborategi zein ordenagailu praktikak ditu irakasgai honek.
Eskola magistraletan gai ezberdinen eduki teorikoak azalduko dira, adibide sinpleen laguntzaz. Gelako praktiketan, adibide praktikoak garatu eta ariketak zuzendu eta eztabaidatuko dira, ikasleen parte hartze zuzena bultzatuz. Ikusitako zenbait gaietan sakontzeko eta ikaskuntza kooperatiboa bultzatzeko, mintegi teoriko/praktikoak ere burutuko dira. Metodologia aktibo bezala, problemetan oinarritutako ikaskuntza, talde lana eta zenbait kasutan berdinen arteko ebaluazioa erabiliko dira.
Ordenagailu praktiketan eta bereziki laborategikoetan, irakasgaiaren alde praktikoa jorratuko da. Praktika hauek kontzeptu teorikoen osagarri dira eta interesezko kasu praktikoak lantzen dituzte, zeintzuei ikasleek neurketa sistema egokien diseinu, muntaia eta egiaztapenarekin erantzun eman behar dieten.
Bestalde, irakasgaiaren gela birtuala erabiliko da ikasleekin komunikazioa bultzatu eta errazteko, irakaskuntzarako material eta baliabideen zabaltzea errazteko eta irakaskuntza jarduerak burutzeko.
Azkenik, tutoretzen garrantzia azpimarratu nahi da. Irakasleen tutoretzen ordutegiak GAURen daude eskuragarri.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
EBALUAZIO JARRAITU SISTEMA
Prestakuntza aldian zehar ikasleek zenbait proba eta zeregin burutuko dituzte, ebaluazioaren parte direnak. Proba eta zeregin horiek honako pisua izango dute:
- Klaseko proba (notaren %15a)*
- Entregatzeko lan eta ariketak edota aurkezpen publikoak (notaren %10a)*
- Praktikak eta txostenak (notaren %10a)**
- Amaierako azterketa idatzia (notaren %65a)***
* Proba/zeregin hauek ez egiteak dagokion notaren galera suposatzen du.
** Praktikak derrigorrezkoak dira ebaluazio jarraitu sisteman.
*** Irakasgaia gainditzeko azterketa idatzian gutxienez 4ko nota eduki beharko da 10etik. 4ko nota hori lortzen ez bada, irakasgaiaren nota azterketa idatzikoa izango da.
Ikasturtean zehar ikasleari bere emaitzen hobekuntzarako argibideak emango zaizkio.
EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA
Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin ahalko dio ebaluazioaren erregulazio araudiak adierazitako epean: 9 aste lauhilekoaren hasieratik kontatuta, zentroaren eskola egutegiaren arabera. Uko idatziz egingo da, modu egokian bete eta sinaturiko dokumentua irakasleari entregatuz.
Kasu honetan, ikaslea AZKEN EBALUAZIO SISTEMA bidez ebaluatuko da, honela kalifikatuko dena:
- Idatzizko azterketa (notaren %90), azterketa aldirako ezarritako data ofizialean.Proba honek ez du zertan ebaluazio jarraitua egin duten ikasleek azterketa garaian egingo duten probaren berdina izan behar.
- Praktiketako berariazko proba (notaren %10). Idatzizko azterketan gutxienez 4.5 atera bada 10etik, praktiketako berariazko proba egin eta modu egokian gainditu beharko da.
OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA:
Ohiko deialdiari uko egiteko aski izango da azterketa aldirako ezarritako idatzizko probara ez aurkeztea, ebaluazio sistema edozein delarik ere.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
- Irakasgaiaren web orria eGELAn
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- M. A. Pérez eta beste, "Instrumentación Electrónica". Thomson, 2004.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- D. Christiansen, Electronics Engineers¿ Handbook, McGraw-Hill, 1989.
- G. Meijer, Smart Sensor Systems, John Wiley & Sons, 2008.
- C. R. Paul, Introduction to Electromagnetic Compatibility, John Wiley & Sons, 1992.
- A.S. Sedra, K.C. Smith, Microelectronic Circuits, Oxford University Press, New York, 2010.
- S. Franco, Diseño con amplificadores operacionales y circuitos integrados analógicos, McGraw-Hill, 2005.
- M. Sierra et al., Electrónica de Comunicaciones, Pearson Educación, 2003.
- W.F. Egan, Phase-Lock Basics, John Wiley & Sons, 1998.
- G. Nash, Phase Locked Loops Design Fundamentals, AN 535, Motorola Semiconductor Application Note, 1994.
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-19 | 09:30-10:30 | ||||
16-28 | 09:30-10:30 | ||||
16-29 | 09:30-10:30 |
01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-29 | 09:30-10:30 |
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-29 | 09:30-10:30 |
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 15:00-18:00 | ||||
27-27 | 15:00-19:00 | ||||
29-29 | 16:00-19:00 |
01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 15:00-18:00 | ||||
27-27 | 15:00-19:00 | ||||
29-29 | 16:00-19:00 |
01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 15:00-19:00 | ||||
23-23 | 15:00-19:00 | ||||
29-29 | 08:30-09:30 | 15:00-16:00 |
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 15:00-19:00 | ||||
22-22 | 15:00-19:00 | ||||
29-29 | 09:30-10:30 15:00-16:00 |
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-19 | 09:30-10:30 | ||||
16-28 | 09:30-10:30 | ||||
16-29 | 09:30-10:30 |
31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-29 | 09:30-10:30 |
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-27 | 09:30-10:30 | ||||
29-29 | 09:30-10:30 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
18-18 | 15:00-18:00 | ||||
26-26 | 15:00-16:00 | ||||
26-28 | 16:00-19:00 |
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
18-18 | 15:00-18:00 | ||||
26-26 | 15:00-19:00 | ||||
29-29 | 16:00-19:00 |
31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
18-18 | 15:00-18:00 | ||||
26-26 | 15:00-19:00 | ||||
29-29 | 16:00-19:00 |
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-21 | 15:00-19:00 | ||||
28-28 | 09:30-10:30 | 15:00-16:00 |
31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 15:00-19:00 | ||||
21-21 | 15:00-19:00 | ||||
28-28 | 08:30-09:30 | ||||
29-29 | 15:00-16:00 |