Jardunaldia
UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du
Noiz eta non
Noiztik: 2020/09/16 Noiz arte: 2020/09/22
Deskribapena
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartuko du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau "Emisiorik gabeko mugikortasun baten alde" lelopean.
Hori dela eta, UPV/EHUk hainbat ekimen antolatu ditu, hona hemen laburbiltzen dizkizuegunak:
ONLINE JARDUERAK
- Argazki lehiaketa: mugikortasun jasangarriari eta unibertsitate-campusari buruzkoa.
Parte hartu ahal da UPV/EHUk Instagram-en duen profilaren bitartez: @upvehu_gara
- Irailaren 17an, ostegunean
Webinar "Emisiorik gabeko mugikortasun baten alde" (gaztelaniaz)
ARABAKO CAMPUSA
- Irailaren 22an, asteartea
- Txirringa Ibilbidea
- Bizikletaren Ikuskapen Teknikorako Gunea
BIZKAIKO CAMPUSA
- Irailaren 17an, osteguna
Ibilbide gidatua Arboretum gunetik Javier Loidiren eskutik, Botanikako katedraduna eta Arboretumaren arduraduna.
GIPUZKOAKO CAMPUSA
- Irailaren 17an, ostegunean
Bizikletari buruzko tailerra
- Irailaren 22an, asteartean
Informazio-stand: plastikozko botilen kontsumoari eta mugikortasun jasangarriari buruzkoa