euskaraespañol

Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroa

Noiz eta non

2019/02/21, 09:30 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 21, Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroa ospatuko da lehenengo aldiz  Bizkaia Aretoan. UPV/EHUk antolatutako Enplegu Foroetatik bigarrena izango da, pasa den ostegunean, otsailak 14, egin baitzen Araban lehena, Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatua. Hirugarrena, otsailaren 28an, ostegunean, Gipuzkoako Campusean egingo da

Foroen  helburua da UPV/EHUko ikasleen eta tituludunen enplegagarritasuna hobetzea; eta, halaber, gazte horien eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea. Era berean, ikasleentzako, enpresentzako eta instruktoreentzako formazio eta aurkezpen saioak antolatu dira. Foroen antolaketan Lanbidek lagundu du.

Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroan 47 enpresak eta 3 erakunde publikok hartuko dute parte eta 204 lan eskaintza egongo dira. Horretaz gain, 46 stand antolatuta daude eta ekitaldian bi motatako jarduerak egingo dira: batetik,40 enpresaren aurkezpenak; eta, bestetik, enpresek, aldez aurretik aukeratu dituzten parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.  

Programa ongietorria emateko ekitaldi batekin hasiko da,  Txelo Ruiz, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreorde eta Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordearekin. Geroago, 10:00etan, enpresen aurkezpenak eta  Enpresen eta hautagaien arteko lehen kontaktua emango dira. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, talde ezberdinen saioak izango dira.