presentacion-master-enologia-innovadora

Masterraren gakoak

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorea oso dinamikoa izaten ari da azken aldian. Herrialde ekoizle berrietako ardoek, mahastizaintzako eta ardogintzako teknika berriek eta merkaturatze eta marketin estrategia berritzaileek zalantzan jartzen dute eremu ekoizleek eta markek historikoki lortu duten estatusa. Erronka berri horiei aurre egiteko, beharrezkoa da profesional espezializatuak izatea, ardo ekoizpenaren eta upeltegien merkataritza kudeaketaren negozio arloei buruzko ikuspegi integrala izan dezaten.

Masterra mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko profesionalak prestatzea du helburu, ebaluazio sentsorialeko jardunbide egokiak aplikatzeko gai direnak, merkatuko eskaeren arabera produktu sorta bat modu integralean definitu ahal izateko, mahastiaren potentzialtasunak eta praktika enologikoak ahalik eta gehien aprobetxatzeko produktuaren definizioan eta kudeaketa berritzailean lagunduz, eta erakundeen arrakasta ziurtatzeko berrikuntza teknikoa, prozedurazkoa edo komertziala sustatuz. Diziplinarteko ikuspegi horrek, gainera, elaborazioari berari lotuago dagoen kontzeptu bat mantentzen duten beste master batzuetatik bereizten du.

Masterrean sartzeko diziplina anitzeko profila eskatzen da eta, beraz, masterrean prestakuntza osagarriak daude mahatsaren ekoizpen eta konposizio faktoreetan, enologian, finantzetan eta analisi sentsorialean.

Denbora partzialean egin daiteke eta arratsaldeko ordutegian egiten da; beraz, jardunean dauden profesionalei irekita dago.

XSLaren edukia

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

2.000 €

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Farmazia Fakultatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
PEREZ ELORTONDO, FRANCISCO JOSE

master-enologia-innovadora-razones

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Unibertsitate arteko master ofizial presentziala, doktoregoan sartzeko aukerarekin eta Bordeleko Unibertsitatean titulu bikoitza izateko aukerarekin, Enologian graduatuentzat eta Ekonomiako hainbat titulaziotan graduatuentzat.
  • Maila goreneko irakasle espezializatuak, UPV/EHU, UPNA eta Europako unibertsitateetatik datozenak, bai eta sektoreko ospe handiko profesionalak ere.
  • Analisi kimiko, mikrobiologiko eta sentsorialeko laborategiak.
  • Upeltegietara eta enpresetara bisitak, dastaketak, mahats bilketa, laborategiko probak eta upeltegietan eta ikerketa zentroetan praktikak.

participantes-master-enologia-innovadora

Unibertsitate partaideak

Parte hartzen duen unibertsitatea

salidas-master-encologia-innovadora

Irteera profesionalak

  • Maila goreneko profesional espezializatuak, ardo ekoizpenaren eta upeltegien merkataritza kudeaketaren negozio arloei buruzko ikuspegi integrala dutenak.
  • Upeltegiko jardueren koordinatzaileak, egunetik egunera aldakorragoa eta konplexuagoa den merkatu batean kokatzeko estrategia ahalbidetzeko.
  • Master honek doktoregorako sarbidea ematen du, eta EHUko doktorego programa hauetarako berariaz gaitzen ditu ikasleak: "Enpresa Zuzendaritza, Ezagutza eta Berrikuntza" eta "Elikagaien kalitatea eta segurtasuna".
  • Etorkizuna duen sektorea: enologian eta kudeaketa eta merkaturatze tekniketan gero eta prestakuntza handiagoa duten profesionalak behar dira.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak