Breadcrumb

Albisteak

Energia berriztagarri, zenbakietan oinarritutako metodologia, software libre eta mekanismo eta transmisio mekanikoari buruzko lau biltzarrek 2.800 aditu gaitu erakarriko dituzte

Lehenengo argitaratze data: 2013/01/28

Irudia

Nazioarteko batzarrek UPV/EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak sustatzen ditu.

2013 urtean Bilbon ospatu diren nazioarte mailako lau biltzar garrantzitsuen sustapen eta antolaketan aktiboki lanean dabil UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa 2.800 bisitari erakartzea aurreikusten delarik. Lau biltzar hauetan gai erabat desberdinak aztertuko dituzte -energia berriztagarriak, zenbakietan oinarritutako metodologiak, software librea eta mekanismo eta transmisio mekanikoak- non mundu osoko aditu kualifikatuak ekarriko dituzte Bilbora.

Lehenengo hitzordua, ICREPQ'13, martxoaren 20, 21 eta 22an izango da. Energia Berriztagarrien eta Kalitatezko Hornikuntzaren Nazioarteko XI. Biltzarra, Bizkaia Aretoan, Abandoibarrako UPV/EHUko paraninfoan ospatuko da. EA4EPQ energia berriztagarrien garapenerako europar elkarteak eta Vigo nahiz Euskadiko Unibertsitateek sustatutakoa da eta antolakuntza lanen ardura, Bilboko Ingeniaritza Elektrikoko Sailari dagokio.

50 herrialdetako berrehun aditu inguruk parte hartzea espero da bertan eta energia berriztagarrien eta argi indarraren hornikuntzaren inguruan berriki egin diren aurrerapenak aztertuko dituzte, ekipamenduen funtzionamenduari eta hauen fidagarritasun eta erabileraren bizi-iraupenari dagozkionak, nahiz argi indarraren hornikuntza zerbitzuan izan daitezkeen mozketen eraginez, egon daitezkeen kostuen aurrezkiei dagozkionak.

Saio birtualak

Bigarren ekimena, CMN 2013 da, Zenbakietan oinarritutako metodologiak Ingeniaritzan izango da, ekainaren 25etik 28ra ospatuko dena eta biltzarraren egoitza aurrekoan bezala, Abandoibarrako UPV/EHUko paraninfoa izango da. Zenbakietan oinarritutako metodoak, egoera fisikoetan gertatzen diren berreraketa matematikoak dira eta ordenagailuan modelo dinamikoekin simulazioak sortzea ahalbidetzen dute. Saio birtualei esker, ereduen ekoizpen kostuak asko jaisten dira eta edozein mekanismoetan sortu daitezkeen akatsak zuzentzeko aukera ematen dute. Bere aplikazio eremua erabat unibertsala da, eraikuntzan, ingurumenean, medikuntzan, meteorologian edo lurrikaren ikerketan, adibide batzuk jartzeko, erabili daitezke.

CMN 2013 Biltzarra, zenbakietan oinarritutako sistemekin eta ordenagailuen mekanikarekin zerikusia duten lan zientifiko eta teknikoak eta aplikazio praktikoak bateratzeko balio izango du. Biltzar hau SEMNI zenbakietan oinarritutako metodoen espainiar elkarteak eta APMTAC portugaldarrak sustatzen dute, Bilboko Goi Ingeniaritza Teknikoko Eskolak antolatuta, Ingeniaritza Nuklearra eta Elektrizitatearen Mekanika Sailaren ardurapean. Nazioarteko zenbait ikertzaile ospetsuren eskutik, hainbat hitzaldi eskainiko dituzte eta 450 taldekako aurkezpen espero dute, gai zehatzetan espezializaturik izango diren berrogei eta hamar saio ingurutan banatuta. Guztira, 2.000 parte hartzaile espero dira.

Software librea

Uztailean, "software librea" deritzon kontzeptuarekin erlazionatutako zenbait topaketa ospatuko dira Bizkaiko hiriburuan, sistema operatzaileak eta informatika aplikazio zabal zein osagarriak diren errekurtsoak, murrizketarik gabe erabiltzaileei ikastea, exekutatzea, kopiatzea eta banatzea ahalbidetzen dietenak. Akademy 2013 eta Qt CS saioak, UPV/EHU ko paraninfoan eta Ingeniaritza Eskolako egoitzan izango dira hurrenez urren eta guztira mundu osotik etorritako bostehun lagun inguru biltzea espero dute antolatzaileek.

Akademy, KDE-ren urteroko biltzarra da, software librearen garapen arloko komunitaterik garrantzitsuenetakoa. Aurtengo edizioa uztailaren 13tik 19ra izango da eta gai honetan egindako azken aurrerapenak, bi egunetako saioetan banaturik azalduko dira. Bost egun izango dira, tailer, eztabaidei eta programak egiten dituztenen arteko saio praktikoei eskainiko zaiena, artista, itzultzaile, erabiltzaile eta software librearekin erlazionatutako enpresa liderrei zuzenduta. Besta aldetik, Qt CS -uztailaren 15etik 16ra-, "Qtopia"-z ezagutzen den kolaboratzaileen arteko topaketa bat da, software libretik abiatuz, Linux, Windows, Mac eta eskuko telefonoentzako aplikazioak garatzen dituen komunitateari zuzenduta. Google eta Nokia bezalako izenek babestutako bi biltzar hauek, Euskadin ospatutako nazioarteko softwarearen industriari dagokion ekimenik garrantzitsuenak izango dira.

Mekanismoak eta Transmisio mekanikoak

Azkenik, urriaren 2tik 4ra, UPV/EHUko paraninfoan, MeTrApp 2013 Mekanismo, Transmisio eta Aplikazioen bigarren biltzarra ospatuko da, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Ingeniaritza Mekanika Sailak antolatuta, International Federation for the Promotion of Mechanism and Machine Science IFToMM-rekin batera. Ikertzaileak, zientzialariak, enpresak eta ikasleak biltzea du helburu ekimen honek, ezagutzaren trukea eta mekanismo eta makinen arloko zientzian kolaborazio guneak sortu asmoz.

Kknow-how zehatz bati dagokion topaketa da hau, eta antolatzaileen ustez, nazioarteko 100 aditu baino gehiago bilduko ditu, nazioarteko federazioaren eta estatuko arlo honetako elkarteek babestuta. Biltzarreko zientzialarien batzordea, 13 herrialde ezberdinetako adituekin osatzen da eta jorratuko dituzten gaien artean, mekanismoen eta makinen diseinua, biomekanika, transmisio mekanikoak, mekatronica, metodo konputazionalak eta esperimentalak, mekanismoen dinamika edo eta mikromekanismoak eta mikroaktuatzaileak ditugu.