808 lagun erakarri zituen iragan asteburuan Bizkaia Aretoan. Bilbao Open House ekimenean parte hartu zuen UPV/EHUko eraikinak hiriko 47 azpiegiturarekin batera. Hala, ilara luzeak sortu ziren 30 minutuko bisita gidatuak egiteko, larunbatean zein igandean.
Eduki publikatzailea
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Albisteak
Ilarak sortu ziren Bizkaia Aretoa bisitatzeko Bilbao Open House ekimenaren harira
Lehenengo argitaratze data: 2017/09/25
Hara hurbildutakoei azaldu zitzaien Bizkaia Aretoa zer den, zer egiten den (bigarren urtez izan da Bilbon biltzar gehien izan dituen egoitza: 53 biltzar izan dira guztira. Eta, orotara, 577 jarduera egin dira, besteak beste) eta zer duen (terraza, korridoreak, aretoak…).
Open House Bilbao ate irekiak egiten dituen Bizkaiko hiriburuko ekimenik garrantzitsuena da. Han, Bilboko arkitektura eta eraldatzea ezagutarazi dira. Bilboren momentu historiko garrantzitsuenei loturiko hiru aro hartu dira, eta horiekin hiriaren historia arkitektonikoa errepasatu da:
- I. 1300-1876: Merkataritza hiria
- II. 1876-1983: industria hiria
- III. 1983-2017: Zerbitzu eta Kultur Hiria
Ekitaldiak
-
Hil ondorengo omenaldia Carlos Romeo Casabona katedradunari
2024/10/14, 17:30 Bilbao
-
Zuzenbide Fakultateak 2023/24 ikasturteko 96 tituludunak aitortuko ditu graduazio ekitaldian
2024/10/11, 17:30 Bilbao
-
Bizkaiko Esperientzia Gelen 25. urteurrena
2024/10/04, 18:00 Bilbao
-
UPV/EHUren ekintzailetza sarearen topaketa
2024/09/20, 09:00 Bilbao
-
“Bi hamarkada Euskadiko migrazioari eta asiloari buruz hausnartzen” liburuaren aurkezpena
2024/09/19, 09:30 Bilbao