Ikertzaileak

Zabaltza, Xabier

(Historia Garaikidea Saila, Letren Fakultatea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Xabier Zabaltza Pérez-Nievas UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Gaur Egungo Historiako irakaslea da 2012az geroztik, 2020az geroztik Irakasle Agregatuaren (Titularraren) maila izan duelarik. Haren espezialitatearen eremua talde nortasunen eta hizkuntzen historia da, baita Antzinako Erregimeneko, bereziki Euskal Herriko, ordezkaritza erakundeena ere.

Haren obra akademikoaren barruan aipatzekoak dira Mater Vasconia. Lenguas, fueros y discursos nacionales en los países vascos (2005) eta Una historia de las lenguas y los nacionalismos (2006 eta 2010) liburuak eta Historia Contemporánea, Historia y Política, Nations and Nationalism eta Parliaments, Estates & Representation aldizkari espezializatuetan, besteak beste, argitaraturiko artikuluak. Gu, nafarrok (2007) euskarazko saiakeran, gaztelaniaz Nosotros, los navarros (2009) izenburuarekin argitaratu zen horretan, Nafarroaren nortasunak, elkarri aurka egiten diotenak, modu kritikoan aztertu zituen. Agosti Xaho zuberotar idazlearen, abertzaletasunaren aurrekaririk garrantzitsuenaren, euskarazko biografia baten egilea da (Aitzindari bakartia, 2011), gaztelaniaz eta frantsesez ere agertu zenarena. Iván Igartuarekin batera, Euskararen historia laburra ere idatzi du (2012, 2016 eta 2021), euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gaur Egungo Historiaren Sailean sartu zenez geroztik, bost Ikerketa Talde eta Proiektutako kidea izan da, Agirreazkuenaga eta Urquijo katedradunen esanetara.