Ikertzaileak

Belaustegi, Unai

(Historia Garaikidea Saila, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Irakasle laguntzailea UPV/EHUko Historia Garaikidea Sailean 2016az geroztik; bertan dihardu, irakasletzan eta ikerkuntzan, 2010tik hona.

Historian Graduatua (UPV/EHU, 2006), Masterra Historia Garaikidean (UPV/EHU, 2007). Masterra Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleen hezkuntzan (UPV/EHU, 2007). Doktorea Historia Garaikidean (2014); nazioarteko aipamena eta sari berezia (2016).

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaduna 2009ko deialdian. Horri esker egonaldia egin zuen Nevadako Unibertsitatean (2013), ikerlari legez. Horren ostean, beste diru-laguntza batzuk eskuratu zituen, doktorego ondoko ikasketak UPV/EHUn burutzeko. Horren bidez, University of Santa Barbaran, Kalifornia, ikerlari gonbidatu gisa egonaldia egiteko aukera izan zuen (2015-2016). Ikerlari gonbidatu gisa egon da Università de Messinan (Italia, 2017).

Letren Fakultateko irakasle laguntzailea da 2016tik. Graduko ikasketetan jardun duen aldi berean irakasle dago da UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (2017-2019). Zenbait ikastaro eta mintegitan parte hartu du, hala nola, Nevadako Unibertsitatean (2013), University of Kalifornian, Santa Barbara (2015 eta 2016), Valentziako Unibertsitatean (2017) eta Universitat de les Illes Balearsen (2017). Gradu ondoko sei lan eta Master Bukaerako Lan bat zuzendu ditu.

Bere Ikerketa jarduna “Biography & Parliament” talde finkoan garatzen ari da. Bere lan-ildo nagusiak dira, besteak beste, kultura politikoak eta errepublikanismoa, memoria historikoa eta eliteen analisia, biografia kolektiboen bidez hain zuzen, eta analisi prosopografikoa. Ikerlaria den den aldetik 22 ikerketa proiektu eta kontratutan parte hartu du. Egile askoren arteko zenbait liburutan parte hartu dut eta artikulu ugari idatzi eta argitaratu du Espainiako zein AEBko aldizkari espezializatuetan.

Ikerketan urratu duen bideak bere aitormena izan zuen, 2016an Euskadi Sarietako saiakera arloko hautagaien artean izan baitzen. 2016Az geroztik hainbat aldizkari espezializatutako batzorde zientifiko eta erredakzio kontseiluetako partaidea da.

Kudeaketaren arloari dagokionez, Historia Garaikidea Saileko Hezkuntza Taldeko Idazkaria eta Koordinatzailea da Vitoria-Gasteizen.