Ikertzaileak

Urquijo, Mikel

(Historia Garaikidea Saila, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Unibertsitateko katedraduna UPV/EHUko Historia Garaikidea Sailean. Bertan dihardu lanean 1989az geroztik, irakasle eta ikertzaile gisa. Gaur egun, taldeko ikertzaile nagusia.

Geografia eta Historian lizentziaduna UPV/EHUn (1987) eta Geografia eta Historian doktorea UPV/EHUn (1993), aparteko sariarekin.

Doktoratu aurreko ikerkuntza-egonaldiak egin ditu Parisen (1989 eta 1990) eta Londresen (1990), visiting fellow izan da Florentziako Europar Unibertsitate Institutuan (2002), eta Visiting Professor Messinako Unibertsitatean (2017).

“Biography & Parliament” ikerketa-talde finkatuan gauzatzen du bere ikerketa-lana, batez ere eliteak taldeko biografiaren eta analisi prosopografikoaren bidez analizatzeko eta Bilbo garaikideari buruzko ikerketa-ildoetan.

Zeregin horren baitan, hainbat ikerketa-proiektu eta -kontratutan parte hartu du ikertzaile gisa, eta besteak beste, Gorte Nagusiek finantzatutako Diccionario biográfico de los parlamentarios españoles (1810-1854) proiektua azpimarra daiteke; hain zuzen ere, proiektu horretako zuzendari exekutiboa izan da. Gainera aipaturiko proiektu eta kontratuen emaitzen argitalpenean parte hartu du.

Taldeko jarduera horiz gain, bakarkako ikerlanak ere egin ditu, 1868-1874 seiurteko demokratikoari, frankismoak eragindako errepresioari eta prentsaren historiari buruz. Irakaskuntza-materialak eta unibertsitateko jardueraren ebaluazioari buruzko lan batzuk ere egin ditu.

Bere ikerketa-ibilbidea kontuan hartuta, sei seiurteko, bost ikerketakoak (1989-2018) eta bat transferenziakoa (2006-2015), aitortu dizkiote. Era berean, Euskoiker Fundazioaren Ikerketa Saria jaso du 2007an, Gizarte eta Giza Zientzien arloan. Gaur egun, taldeko ikertzaile nagusia.

Historia contemporánea, Bidebarrieta, Vasconia eta Parliaments, Estates & Representation aldizkarietako erredakzio-batzordeko kide da 1998az, 2009az, 2012az eta 2017az geroztik, hurrenez hurren.

Kudeaketaren arloan, UNIBASQ ebaluazio-agentziako zuzendaria izan da (2009-2011), eta Unibertsitatean, Saileko zuzendaria (2017-2024), Fakultateko dekanordea (1997-2000), Unibertsitateko errektoreordea (2000-2001) eta zenbait batzorde akademikotako kidea izan da. Gaur egun, International Committee of Historical Sciences (ICHS) batzordeko kide den International Commission for the History of Representative & Parliamentary Institutions erakundeko Idazkari Nagusia da.