Erkoreka, Mikel
(Politika Publikoak eta Historia Ekonomia, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea)
Web helbidea
JARDUERA PROFESIONALA
Historia Garaikidean doktoreduna eta Ekonomian graduatua da. UPV/EHUko Politika publikoak eta Historia ekonomikoa Saileko irakaslea da eta Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiaren ikertzailea. Bere ikerketa lerro nagusiak ogasun publikoa, federalismo fiskala eta historia ekonomikoa dira; Itun Ekonomikoaren, federalismo fiskalaren eta Europar Batasunaren gaineko ikerketa lanak nabarmenduz.
Doktorego aurreko egonaldia egin du Université de Lausanne-n (Suitza, 2016) eta Doktorego ondorengo egonaldia Europar Batasunean, Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusian (Belgika, 2019/2020). Europar Finantza eta Ekonomia Politikoa programa egin du London School of Economics-en (Erresuma Batua, 2017). 2018ko Eurobasque Saria jaso du, europar fiskalitateari buruzko proiektu baten koordinatzaile gisa egindako ikerketa lanagatik.