Ikertzaileak

Arregi, Joseba

(Gizarte Zientzien Didaktika Saila, Bilboko Irakasleen Eskola)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Irakasle laguntzailea, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Gizarte Zientzien Didaktika Sailean, 2013az geroztik.

Lizentziatua Komunikazioaren Zientzietan (UPV/EHU, 1987); Masterra Journalism and Global Studies-Third World Development Support, Center for International and Comparative Studies (Iowako Unibertsitatea, AEB, 1994); Doktorea Zientzia Politikoetan (UPV/EHU, 2010).

Doktoratu aurreko ikerlari gisa egonaldiak egin ditu Iowan (AEB) (2005 eta 2006). Graduko ikasketen barruan Kultura-artekotasunari buruzko Minor-aren sustatzailea eta bertako irakaslea izan eta egun koordinatzailea da, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean beti ere. Hezkuntzan egin duen ibilbide hau, bosturteko batekoa, (2009-2014) positiboki ebaluatua izan da.

Lehenago Deustuko Unibertsitateak eta Nazio Batuen Goi Mandataritzak batera eraturiko “Lider Indigenak Heziketa Programa” delakoan irakasle jardun zuen (2000-2015). Halaber, Irakasle Laguntzailea-Teaching Assistant legez egon da Iowako Unibertsitateko Gaztelania Departamentuan (1990-1993).

Bere ikerlari jarduna, bestalde, mundu globalizatu bateko erresilientzia kulturari buruzko gaietan garatu da, herri indigenetan eta migratzaile taldeetan zentraturik beti ere, eta Kulturen arteko Hezkuntzari, Hezkuntza Globalari Hiritargo Demokratikoari begira bereziki. Doktorego aurreko aldian parte hartu zuen UPV/EHUko Nazioarteko Harremanak Sailaren “Nazioarteko Harremanetarako Pedagogia Berri Bat” ikerketa egitasmoan (1998-2000). Hona horren ondorengo beste ikerketa proiektuak: “Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia” (2012-2015); “Baskoniako parlamentarien analisi prosopografikoa. 1977-1982”; “Baskoniako elite politikoen ikerketa”; “Prosopografia Parlamentarioaren Eredua” (2015-2018); “Bilbaopedia. Bilbao Metropolitarraren Entziklopedia Ilustratua” (2012-2014)); eta, 2011-2016az geroztik Arabako Foru Aldundiak finantzaturiko “Hezkuntza Elebidunaren Sistema Sendotzeko Proiektuak. Ekuador”.

Liburu osoak, liburu atalak eta artikuluak gogoan harturik 39 lanen egilea edota egilekidea da; lanok Espainian, Estatu Batuetan, Brasilen edota Portugalen argitaratu dira. Horien guztien artean bat aipatzekotan unibertsitate ikasleei zuzenduriko Ikaskuntzarako Metodologia Aktiboei buruzkoa aipatu behar da.

Argitalpenen arloari dagokionez, Fourth World Quaterly (2016-2018) aldizkariko Kontseiluko kidea da.