Eduki publikatzailea

Agirreazkuenaga, Joseba

(Historia Garaikidea Saila, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Unibertsitateko katedraduna UPV/EHUko Historia Garaikidea Sailean. Bertan dihardu lanean 1980az geroztik, irakasle eta ikertzaile gisa. Filosofia eta Letretan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (1976, Geografia eta Historia atala) eta Filosofia eta Letretan doktorea (1985, Historia Modernoa eta Garaikidea atala).

Ikerketa-egonaldi luzeak egin ditu Oxfordeko Unibertsitatean: Basque Visiting Fellow, St Antony`s Collegen ( 1990 urte osoa eta 2006-2007 ikasturteak) William A. Douglass Distinguished Visiting Scholar for 2013-2014. Center for Basque Studies. University of Nevada,Reno. Florentziako Europar Unibertsitate Institutuan (1993). Ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Oxfordeko Unibertsitatean, Xalapako Unibertsitatean (Veracruz), Brasiliako Unibertsitatean, Erromako La Sapienza Unibertsitatean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Nafarroako Unibertsitatean, Sevillako Unibertsitatean., Nevadako Unibertsitatean.

1972an hasi zen ikerketa-jarduerak egiten, José Miguel Barandiaranen zuzendaritzapean. Julio Caro Barojak zuzendu zion doktorego-tesia.

1988az geroztik, “Biography & Parliament” ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da. Talde horrek Espainiako Hezkuntza Ministerioaren deialdietan, 8 proiektu irabazi ditu. 18 ikerketa kontratu garatu ditu, erakunde publikoekin lankidetzan (, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiak, Bilboko Udala, Bizkaiko Batzar Nagusiak, Eusko Legebiltzarra eta Espainiako Parlamentua ). 2007an, ikerketa-talde egonkorra bihurtu zen Eusko Jaurlaritzako deialdian.

“Biography & Parliament” taldean egindako lanaz gain, bakarkako ikerlanak ere egin ditu; Lege Zaharreko krisiari buruz, foruak eta autogobernu politikoari buruz eta Bilboko eta Euskal Herriko gizarte-mugimenduei buruzkoak, biografiak eta hiztegi biografikoak, kontzertu ekonomiko eta sistema fiskalari buruz. Doktoradutza lortzeko 20 ikerlan zuzendu ditu.

Produkzio zientifikoa: 25 liburu (12 sinadura bakarrekoak, beste 13 ikerketa taldeko lankideekin). 92 kapitulu, askoren arteko liburuetan. 83 artikulu aldizkari zientifikoetan. 31 libururen koordinatzailea.

Bere ikerketa-ibilbidea kontuan hartuta, 6 ikerketa-seiurteko (1982-2017) aitortu dizkiote eta bikaintasun maila gorena (A2) eskuratu zuen UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren 2005eko deialdian. Era berean, Euskoiker Fundazioaren Ikerketa Saria jaso du 2007an, Gizarte eta Giza Zientzien arloan, eta baita Miguel Unamuno Saiakera Saria ere, 2011n.

Kudeaketaren arloan, UPV/EHUko Irakasleen Eskolako zuzendariordea (1983-1986) eta Euskal Herriko Zuzenbide Historikorako Institutuko zuzendaria (2000-2003) izan da. UPV-EHUko Estatutuen araberako batzordeak: Euskarazko batzordearen kidea (1994-1999), UPV/EHUko Ikerketa Batzordeko kide hautetsia, (2005-2017), Kontzertu Ekonomikoaren Dokumentazio Zentroko zuzendaria (2007).

Nazioartean: International Committee of Historical Sciences (ICHS) batzordeko kide den International Commission for the History of Representative & Parliamentary Institutions erakundeko presidenteordea (1999az geroztik) eta 2015ean Presidentea aukeratu zuten.

Bilbori buruzko ikerketa historikoen Bidebarrieta aldizkariko zuzendaria eta Parliaments Estates and Representation eta Vasconia aldizkari zientifikoetako batzorde editorialeko kidea da.

Ikerketa-proiektuen ebaluatzailea UNIQUAL-UNIBASQ agentziako adituen batzordean (2006-2011) eta ACSUCYL agentzian (2012), ACSUG (2019).