Ikertzaileak

Penche, Jon

(Historia Garaikidea Saila, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Gaur egun UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran dihardu ikerlari. 2004az geroztik Unibertsitate berean ari da ikerlari eta irakasle.

Historian Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 2000) Ondare Historikoaren Dokumentazio eta Kudeaketan Diplomatua (Deustuko Unibertsitatea, 2001) eta Historia Garaikidean Doktorea da (UPV/EHU, 2008).

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaduna, hala doktorego aurrean (2004-2008), nola doktorego ondoan ere (2010-2012).

Egonaldia egin du Instituto de Estudos Políticos de la Universidade Nova de Lisboan, 2010 eta 2011 urteetan. Egun, Portugaleko unibertsitate horretako Instituto de História Contemporánean dihardu, ikerlari laguntzaile legez hain zuzen.

Irakasletzan jardun du UPV/EHUko Gizarte Zientzien Didaktika Sailean eta Kantabriako UHUNn; gaur egun eskolak ematen ditu Bizkaiko UHUNren zentro elkartuan, UHUN Senior programaren barruan.

Bere Ikerketa jarduna “Biography & Parliament” talde finkoan garatzen ari da. Bere lan-ildo nagusiak eliteen analisia -haien biografia kolektiboen bidez hain zuzen-, analisi prosoprografikoa eta Bilbo garaikidea dira. Ikertzaile gisa dozena bat proiektu eta ikerketa kontratutan lan egin du.

Liburu osoak, liburu atalak eta artikuluak argitaratu ditu, egile nahiz egilekide legez, Espainian, Frantzian eta Erresuma Batuan; guztira, 70 bat argitalpen dauzka.