Martínez, Fernando
(Historia Garaikidea Saila, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)
JARDUERA PROFESIONALA
UPV/EHUko Historia Garaikidea Saileko Irakasle Titularra 1988az geroztik; bertan egin du bere ibilbidea irakasletzan eta ikerketan 1995tik.
Geografia eta Historian Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1986) eta Geografia eta Historian Doktorea UPV/EHUn (1993).
Irakaslea, Letren Fakultatean (Vitoria-Gasteizko campusa), 1996tik 2012ra, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Bizkaiko Campusa) azken urte horretatik gaurdaino. Gradu eta lizentziatura ikasketetan garatu duen irakasle jardunarekin aldi berean UPV/EHUko Historia Garaikidea Saileko doktorego programan eta unibertsitate-arteko Historia Garaikidea Masterrean parte hartu du. Irakaskuntzan lau bosturteko egin ondoren (1999-2013), hezkuntzan egin duen ibilbidea positiboki ebaluatu izan da. Hezkuntzan urratu duen bide horren emaitza dira argitaraturik dauzkan eskuliburuak eta hezkuntzarako beste material batzuk, Egungo Munduaren Historiaren arlokoak hain zuzen.
Bere Ikerketa jarduna “Biography & Parliament” talde finkoan garatzen ari da. Nazionalismoari buruzko gaiak -subjektuaren aldetik begiraturik-, eliteak -biografia kolektiboen bidez azterturik-, analisi prosopografikoa eta Euskal Herria Garaikideko gaiak landu ditu batik bat.
Ikerketen arloko 30 proiektu eta kontratutan parte hartu du. Liburu oso, liburu atal eta artikuluen artean 40 bat argitalpen dauzka.
Ikerketetan hiru seiurteko eginda (1989-2015), bere ibilbidea positiboki ebaluatu izan da.
Bidebarrieta aldizkariko Erredakzio kontseiluko kidea da 2009az geroztik. Revista de Estudios Políticos, Vasconia, Clio&Crimen eta Bidebarrieta aldizkarien ebaluatzaile da.
Kudeaketaren arloan Historia Garaikidea Saileko doktorego programako idazkaria izan da (2010-2017).
International Commission for the History of the Representative and Parliamentary Institutions, Asociación de Historia Contemporánea eta Asociación de Historiadores del Presente elkarteetako kidea da.