Anchústegui, Esteban
(Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea)
JARDUERA PROFESIONALA
Filosofia Politikako irakasle osoa UPV/EHUn. Filosofian eta Zuzenbidean lizentziatua unibertsitate honetan, eta Filosofian doktorea UPV/EHUn ere.
Irakasle 40 urtez baino gehiago, hasiera batean bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko irakaskuntza bateratuz, eta, 1996az geroztik, UPV/EHUn irakaskuntzan eta ikerkuntzan jardun du erabateko dedikazioarekin (irakaskuntzako 6 bosturteko aitortu zaizkio, eta Docentiaz programan aintzatespena eman zaio ere, 2016 eta 2021eko deialdietan).
Lizentziatura, gradu, doktorego programa eta masterretan eman ditu eskolak. “Filosofiako gaur egungo arazoak” eta “Kultura eta gizartea” doktoretza-programen arduraduna izan da 10 urtez baino gehiagoz. 22 doktorego-tesi zuzendu ditu (hamar Nazioarteko Aipamenarekin eta hiru Aparteko Sariarekin), eta baita master amaierako, gradu amaierako eta ikerketa nahikotasuneko 60 lan baino gehiago ere. ANECAk katedradun gisa akreditatua, A1 osagarria du (irakaskuntzan eta ikerketan bikaintasuna aitortzen duena) UNIBASQek egiaztatua.
20 ikerketa-proiektu baino gehiagotan parte hartu du, EHUn eta beste unibertsitate batzuetan. Gaur egun, Biography & Parliaments ikerketa-taldeko kide da (Eusko Jaurlaritzaren A mailako talde finkatua). Gipuzkoako Foru Aldundiaren Agirre Lehendakaria Saria du, zientzia politikoaren arloko ikerkuntza aitortzera bideratua, “Filosofia politikoaren gaurkotasuna eta erronkak” ikerketa lanarengatik, 2011n. Hiru seiurteko aintzatetsi zaizkio ikerkuntzan (CNEAI).
200 argitalpen baino gehiago izateaz gain aldizkarietako artikulu, liburuetako kapitulu eta liburu osoen artean; 50 ekarpen baino gehiago aurkeztu ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan, eta askotan izan da ekitaldi horien antolatzaile ere.
Ikerketa-egonaldiak egin ditu atzerriko unibertsitateetan, hala nola University of Nevadan (Reno, USA), Bernardo O’Higgins Unibertsitatean (Txile), San Sebastian Unibertsitatean (Txile), Università degli Studi di Palermon (Italia), Stony Brook Universityn (New York, AEB), Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan (Dominikar Errepublika), San Antonio Abad del Cusco Unibertsitate Nazionalean (Peru) edo Potiguarreko Unibertsitatean (Brasil).
Egonaldi horiek hainbat programa lehiakorren barruan kokatu dira (Eusko Jaurlaritzaren Ikerketarako Mugikortasuna, etab.), baita unibertsitate horiek berariaz gonbidatuta ere. Egonaldiez gain, Erasmus deialdiaren barruan ikastaroak eman ditu Università degli Studi di Palermon (Italia), eta doktoretza, gradua eta espezialista irakasteko ere gonbidatu dute beste unibertsitate batzuetan, hala nola, Consorcio Universitario di Agrigento (Italia), Sevillako Unibertsitatea, María Cristina Unibertsitate Zentroa (Madrilgo Unibertsitate Konplutentseari atxikitako zentroa), Andina del Cusco Unibertsitatea (Peru) edo Malagako Unibertsitatea.
Religions, Araucaria, RIEV, Storia e Politica, Historia Contemporánea, Política y Cultura, Praxis Filosófica, Príncipe de Viana, Revista Deusto de Derechos Humanos, Comprendre, Analíticos o Eunomía bezalako aldizkari indexatuetako referee izan da; eta, beste batzuen artean, Revista Studi Storici Siciliani, Araucaria, Res Publica edo Cuadernos de Ética y Filosofía Política aldizkarietako Erredakzio eta Zientzia Kontseiluko kidea ere.
Kudeaketa-lanei dagokienez, Limes Pentsamendu Politikoaren Bildumako Zuzendaritza nabarmentzen da, orain arte argitaratutako 29 liburukien zuzendaria eta editorea izanik. Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko idazkaria, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Batzordeko kidea, Euskara Batzordekoa, GHEEra egokitutako egungo Filosofia Gradua sustatu zuen Batzordekoa eta beste ebaluazio-batzorde batzuetakoa ere (doktoretzako aparteko sariak, doktorego-tesiak homologatzeko txostenak, etab.). Hasieratik Graduondoko Latinoamerikako Sarean inplikatua, Filosofia Mundu Global batean Masterrareko Batzorde Akademikoko kide da, sare hori osatzen duten masterretako bat.
Bere ezagutza gizartearekin partekatu du, hainbat irrati- eta telebista-saiotan edo prentsa idatzian parte hartuz. Egunkari batzuk aipatzearren, El País edo Diario Vasco adieraz daitezke, irratiari dagokionez Euskadi Irratia eta telebistaren kasuan EiTBren Egunon Euskadi programa, non gaurkotasun politikoari buruzko analisiak egiten parte hartzen baitu.
Ibilbide profesional honen ondorioz jaso dituen aitorpenen artean honako hauek aipa daitezke, besteak beste: Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen lagun numerarioa, Albako Unibertsitateko irakasle bisitaria (Txile), San Antonio Abad del Cusco Unibertsitate Nazionaleko ohorezko irakaslea (Peru), Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoko ohorezko irakaslea (Errepublika Dominikarra), Rafael Landívar Unibertsitateko katedraduna (Guatemala), Universidad Andina del Cusco Graduondo Eskolako bisitari agurgarria (Peru) edo Cuscoko Abokatuen Elkargoko ohorezko kidea (Peru).