Ikertzaileak

Alonso, Eduardo J.

(Historia Garaikidea Saila, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Irakasle titularra UPV/EHUko Historia Garaikidea Sailean 2018tik; bertan garatu du bere ibilbidea irakaskuntzan eta ikerketan, 1989tik hona.

Lizentziatua Geografia eta Historian (UPV/EHU; 1988) eta Doktorea Geografia eta Historian (UPV/EHU, 1993), sari bereziarekin.

UPV/EHUko Gasteizko Letra Fakultateko (lehen Historia eta Geografia Fakultatea) irakaslea 2001etik 2003ra, 2004an Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera aldatu zen. Gradu eta lizentziatura ikasketetan garatu duen irakasle jardunarekin aldi berean UPV/EHUko Historia Garaikidea Saileko doktorego programan eta sail bereko beste unibertsitate-arteko master batzuetan parte hartu du. Hiru doktorego tesi zuzendu ditu, hirurak ere gorengo kalifikazioarekin; bi, gainera, nazioartekoak dira; horietako bat, azkenik, doktorego sari bereziaz aitortua da. Irakaskuntzan bosturteko bat eginda (1999-2013), hezkuntzan egin duen ibilbidea positiboki ebaluatu izan da.

Bere Ikerketa jarduna “Biography & Parliament” talde finkoan garatzen ari da, gehien bat Kontzertu Ekonomikoaren ondorioa den euskal zerga sistemari buruzkoetan, eliteen analisian -haien biografia kolektiboen bidez hain zuzen-, analisi prosopografikoetan eta historia enpresarialean.

Argitalpenen arloan ere badihardu, hain zuzen ere Historia contemporánea aldizkariko Erredakzio kontseiluan, 2015etik, Bidebarrieta aldizkarian 2009tik eta Vasconia aldizkarian 2012az geroztik. Vasconia. Sancho el Sabio, AHCko Ayer eta RIEV aldizkarien ebaluatzailea da.

Kudeaketaren arloan Historia Garaikidea Saileko kidea eta Instituto de Derecho Histórico de Vasconiako diruzaina da. 1989az geroztik International Commission for the History of the Representative and Parliamentary Institutions-eko kidea da, baita ere Historia Soziala, Historia Ekonomikoa, Historia Garaikidea eta Eusko Ikaskuntzakoa, 1989tik.

Hainbat mintegitan parte hartu du, hitzaldiak eman ditu, zenbait erakusketan komisarioa izan da eta prentsan kolaboratu izan du.