Ikertzaileak

Conversi, Daniele

(Historia Garaikidea Saila, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)

JARDUERA PROFESIONALA

Ikerbasque delakoan irakasle ikertzailea, 2009az geroztik, UPV/EHUko Historia Garaikidea sailean.

Hizkuntz Antropologian eta Literaturan lizentziatua Erromako La Sapienza Unibertsitatean (1984). Bartzelonako Unibertsitatean doktorego-aurreko ikerlari gisa zenbait egonaldi egin ondoren (1983) doktoregoa burutu zuen (PhD) London School of Economics and Political Sciences-en , soziologian eta europar ikasketen arloan hain zuzen (1994).

Ikerlari gisa doktorego ondoko edo Visiting Scholar legez egonaldiak egin ditu Cornell Universityn (1994-1995), eta horren ostean Associate Professor egon da Budapesteko Central European Universityn (1997-99). 2000tik hona Senior Lecturer legez lan egin du Lincoln University, London Metropolitan University eta London School of Economics unibertsitateetan. Horietan, gradu eta lizentziatura irakasletzan burutu dituen zereginez gain, graduatu ondoko zenbait ikastarotan irakasle jardun izan du.

UPV/EHUn lan egiten du 2009az geroztik, Historia Garaikidea Sailean; Zientzia Politikoen sailean “Nazionalismoa XXI. Mendean” masterrean irakatsi du (2009-2016). Halaber, zenbait ikastaro eta mintegitan parte hartu UHUNn (2015), Sevillako Pablo Olabide Unibertsitatean (2016), eta Visiting Professor egon da Erromako La Sapienza Unibertsitatean. Nazioarteko tesi bi zuzendu ditu, eta une honetan beste bi tesi zuzentzen ari da, horietako bat nazioartekoa.

Bere ikerlari jarduna “Biography & Parliament” talde finkoan garatzen ari da, gehien bat ideien analisien ikerketa lerroetan; kultur homogeneizazio prozesu historikoen, globalizazio neoliberalaren eta klima-aldaketaren ondorio politiko eta kulturalen analisian hain zuzen.

Ikertzaile gisa zenbait proiektu eta ikerketa kontratutan lan egin du. Nazioarteko aldizkari garrantzitsuetan, liburuetan, liburu ataletan, entziklopedia sarreretan, blogetan, oped-etan argitaratu dituenekin, eta beste artikulu akademiko batzuekin batera, gehienak ingelesez, 100 baino argitalpenen egilea da.

Argitalpenen arloan ere badihardu, hain zuzen ere zenbait argitaletxe-batzordetan eta kontseilu zientifikoetan.

Historia Contemporánea aldizkariko Erredakzio kontseiluko kidea da, 2012tik, baita inpaktu handiko nazioarteko beste zenbait aldizkaritakoa ere.

Era berean aldizkarien ebaluatzailea da, 100 baino artikulu gehiago dauzkalarik.

Kudeaketaren arloan Historia Garaikidea Saileko doktorego programako kidea izan da (2014-2018).

Nazioarteko zenbait elkartetako kidea da. Steering Committees-eko ohorezko kidea, 2016tik ISA delakoaren barneko Research Committee 56 deritzoneko partaidea da.