Ikertzaileak

Saenz del Castillo, Aritza

(Gizarte Zientzien Didaktika Saila, Hezkuntza eta Kirola Fakultatea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Doktorea da historian UPV/EHUn; bertan defendatu zuen La participación de las mujeres en el mercado laboral de Vitoria-Gasteiz 1950-1975 izeneko tesia. Pilar Pérez-Fuentes Hernández izan zen zuzendaria, eta tesiak ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren Micaela Portilla Saria jaso zuen (2013).

Bere ikerketa ildo nagusiak gizartearen historiari, emakumeen eta genero historiari buruzkoak dira (garai frankista du gogokoen). Argitalpen ugari ditu, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira: La historia de las naiperas de Heraclio Fournier. Expresión de una memoria viva, Sin descanso. El servicio doméstico durante el franquismo, Las damas de hierro. La participación de las mujeres en el mercado laboral de Vitoria-Gasteiz (1950-1975), Las amas de casa. Sujeto constructor de derechos durante el franquismo, El trabajo de las mujeres a través de la historia, etab. Ikerketa lan horri esker, duela gutxi zenbait erakusketa zuzendu ditu, hala nola Arabako Emakumeak Lanean (argazki erakusketa), emakumeek gaur egun egiten duten lanari eta emakume kartagileei buruz. Heraclio Fournier faktoriako langileei buruzko memoria bizia.

Era berean, ikerketa esperientzia handia du Gizarte Zientzien Didaktikaren esparruan, non herritar demokratikoen irakaskuntza-ikaskuntzak (hezkuntza globalaren ikuspegitik) toki nabarmena hartzen duen.

Gaur egun, Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakaslea da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).