Ikertzaileak

Ipiña, Aritz

(Historia Garaikidea Saila, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Irasle laguntzailea 2017az geroztik Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Sailean; sail horretan garatu du bere Ikerketa jarduna, lehenik, eta irakasletza 2012az geroztik.

Historian Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (2006) eta Historia Garaikidean doktorea UPV/EHUn (2015).

Doktorego aurreko egonaldian egin zuen Nevadako Unibertsitateko (Reno) Center for Basque Studies izenekoan (2012).

Ordezko irakaslea UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, 2017an “Pedagogia: Hezkuntza Erakundeen teoria” ikasgaia irakatsi zuen.

Ikerketan 2012tik dihardu, dagoeneko erabat sendoturik dagoen den “Biography & Parliament” taldean, batik bat frankismoaren errepresioari, ikerketa prosopografikoari eta Bizkaiko udal eta foru erakundeei dagozkien gaietan. Lehia bidez finantzaturiko lau egitasmotan parte hartu du, baita ere beste zortzi egitasmotan ikerlari gisa, azkenok erakunde publikoen finantzaturiko hitzarmen edota lehiaketaz kanpokoak izanik. Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegian kudeatzaile zientifikoa izan da (2015-2017). Hiru liburu dauzka argitaraturik, eta beste 34 lan liburu ataletan zein aldizkarietan.

Argitalpenen arloan ere lan egin du, Bidebarrieta aldizkariaren Erredakzio Kontseiluan hain zuzen.