Ikertzaileak

Erkoreka, Anton

(Medikuntza Historiaren Euskal Museoa, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Irakasle Titularra UPV/EHUko Zientziaren Historian (Medikuntza eta Dokumentazioa. Medikuntzaren Historia eta Dokumentazio) 2000. urteaz geroztik. Unibertsitate berean garatu ditu bere ikerlari eta irakasle jarduerak.

Medikuntzan lizentziatua, Bilboko Unibertsitate Autonomoan, eta Medikuntzan Doktorea, Salamancako Unibertsitatean (1983); Ondare Historikoaren Kudeaketan Diplomatua (Agiritegiak, Liburutegiak eta Museoak, Deustuko Unibertsitatean (1998); Osasungintzan Diplomatua (1981); etxeko medikuntzan eta medikuntza komunitarioan espezializatua (1994).

Mediku jardun izan du, hala medikuntza publikoan nola pribatuan ere (1977-1997); 1998az geroztik Medikuntza Historiaren Euskal Museoko zuzendaria da. Euskal Herriko Unibertsitateko Errektore-ordea (2004-2005); Eusko Ikaskuntzako Saileko Presidente-ordea eta Presidentea (1997-2002 eta 1988-1993); Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren Eskualdeen Arteko Batzordeko Kidea (1990-2018), medikuntzaren historiaren eta etnografiaren arloetako beste zenbait ikelari taldetako partaidea da.

Ikerketetan hiru seiurteko eginda (1989-2015), bere ibilbidea positiboki ebaluatu izan da. Hezkuntzan urratu duen bidea irakaskuntzan egin duen bost bosturtekoz ebaluatu da. Biltzarrak, Erakusketak, Hedabideak, ea.

Argitaratu dituen liburu osoak zein liburu atalak gogoan harturik, 150 bat lanen egilea da; Gaixotasunen historiaz, Medikuntza antropologiaz, Etnografiaz, Historiaz eta Museologiaz, hain zuzen.